Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu erregulazioko 21 espediente bideratu zituen irailean

2016-10-21

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 21 espediente bideratu zituen irailean. Aurreko hilean baino % 133 gehiago baina 2015eko irailean baino % 49 gutxiago. Espediente horiek 447 langilerengan izan zuten eragina: 122 pertsonari kontratua behin-behinean eten zieten, 35i lanaldia murriztu zieten eta 290i kontratua deuseztatu zieten (kanporatze kolektiboak).

Bideratutako 21 espedienteetatik 9 enplegua eteteko espedienteak izan ziren eta 122 langilerengan izan zuten eragina, 6 espedientek lanaldi-murrizketak eragin zituzten, eta beste sei espedientek 290 langileren kanporatze kolektiboa eragin zuten.

Irailean, lehen sektorean ez zen enplegu-erregulazioko espedienterik bideratu (% 0,30). Eraikuntzan enplegu-erregulazioko 3 espediente bideratu ziren, industrian 10 eta zerbitzutan 8.  

Gaur egun 347 etete- eta murrizketa-espediente daude indarrean, eta 4.507 pertsonengan dute eragina. Aurreko hilabeteetan bezala, Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea dira eskualde kaltetuenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan