Berriak Osasuna
Eu

Barrualde-Galdakao ESIko Ikerkuntzren I. Jardunaldia

2016.eko urriak 21

Urriaren 21ean, Barrualde-Galdakao ESIko Ikerkuntzaren I. jardunaldia egingo da, erakundearen ikerkuntza-jarduera zabaltzeko asmoz.

Jardunaldi horren bitartez, ESIak ikerkuntzaren arloan egiten duen jarduerari buruzko informazioa eman nahi da, bai egindako proiektu eta saiakuntza klinikoenak, baita jasotako laguntza eta finantziazioenak ere, eta, era berean, Ikerkuntza Batzordearen zeregina ezagutarazi.

Egindako ikerkuntza-lana ezagutarazteko, ikerkuntza-ibilbidea daukaten zein hasiberriak diren zerbitzuetako ikerkuntza klinikoko lanak aukeratu dira, lehenengo kuartileko (eragin zabalekoak) aldizkari zientifikoetan argitaratuak; egile nagusia eta azkena erakunde honetako profesionalak  izaki.

Saio hori, Ikerkuntza Batzordearen eskutik datorrena, profesional sanitarioentzat da, eta Galdakao-Usansolo Ospitaleko areto nagusian egingo da, 08:30etik 11:00etara.

 

Esteka: Ikerkuntza I. jardunaldiaren egitaraua

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)