Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Egurraren nazioarteko adituek hitzordua dute EGURTEK Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroan

2016.eko urriak 20

Euskadiko basogintzaren eta zurgintzaren sektoreak kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaini diezazkiekete beste sektore batzuetako profesionalei, bereziki arkitekturakoei eta eraikuntzakoei.

Aurten EGURTEKek Market Point bat garatu du, parte hartzen duten enpresek euren produktuak jendaurrean aurkeztu ahal izateko.

Gaur goizean hasi da 6. EGURTEK Nazioarteko Foroa, mundu mailan egurrezko arkitekturaren eta eraikuntzaren inguruan dauden topalekurik garrantzitsuenetakoa, eta gaur-biharretan egurraren sektoreko 1.600 aditu eta puntako enpresa baino gehiago elkartuko dira bertan, Bilbao Exhibition Centren.

Biltzarrak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailaren lankidetza du, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek inauguratu du.

Oroz sailburuordeak nabarmendu duenez, “eraikuntzak erabilera sozial aurrerakoienetara egokitu behar duela ulertzen duenak aurkituko du egurraren erabilera, batez ere bertako egurraren erabilera, konpromiso bat dela, zeinak uztartu egiten dituen ingurumenaren iraunkortasuna eta karbono kontsumoen murrizketa garapen sozioekonomikoarekin, hurbileko produktuan eta tokiko ekonomiaren sustapenean oinarrituta.Karbono kontsumo urriko ekonomiaren binomio hori, hurbilekoaren garapen ekonomikoarekin batera, bat dator Eusko jaurlaritza garatzen ari den politikekin eta, zehazki, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Saila garatzen ari denekin”.

Euskal basogintzaren eta egurraren sektore indartsu eta kementsuak, basoko lanetik egurraren produktu deribatuetaraino elkarrekin lan eginez, kalitatezko produktuak eta zerbitzuak jarri nahi ditu beste sektore profesional batzuen esku, batez ere arkitekturaren eta eraikuntzaren mundukoen esku, planteatzen zaizkien erronka teknikoak gainditzen laguntzeko –gehitu du Orozek.

EGURTEKen bitartez, material iraunkor baten erabilerari buruz sentsibilizatu nahi da, eta truke komertziala bultzatzeko dituen aukerez informatu.

Biltzarreko eta jardunaldi teknikoetako programak aukera emango die parte hartzaileei hainbat perspektiba esploratzeko, gaur egungo arkitekturak ingurumenaren orekari eta arlo ekonomikoari eta sozialari buruz eskatzen dituen betekizunen inguruan. Aurten Market Point bat garatu da, 2016ko Egurteken parte hartu duten enpresei euren produktuak jendaurrean aurkezteko aukera emateko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2016.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    Expertos internacionales se reunen en el 6º Foro de Arquitectura y Construcción en Madera EGURTEK https://t.co/13znrjAvLb

  • @gananzia
    2016.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    Más de 1.600 expertos en madera se dan cita en Foro Internacional de Arquitectura y Construcción en Madera EGURTEK https://t.co/64mfr2IhfE

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)