Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arabako Errioxako Wine Run-ek 2.000 lagun elkartuko ditu Guardian urriaren 30ean

2016.eko urriak 20

Izena emandako zuzeneko parte hartzaileak 700 dira, %65 Arabatik kanpokoak.

Lasterketak, asfaltoko eta mendiko proben erdibidean, bi distantzia  izango ditu, 10 eta 20 km-koak, eta Herri ibilaldi bat, 10 km-koa, lau upategitatik barna: Casa Primicia, Pagos de Leza, Eguren Ugarte eta Solar de Ayala.

Probak amaitzean, parte hartzaileek, senideek eta lagunek Ardo eta Gastronomia Azokan parte hartuko dute, ardoak eta pintxoak dasta.

Arabako Errioxako Wine Run-en lehen edizioak 2.000 lagun elkartuko ditu Guardian datorren igandean, urriak 30, horietatik 700 zuzeneko parte hartzaileak izanik, eta gainerakoak laguntzaileak. Izena emandakoetatik %65 Arabatik kanpokoak dira, eta gehienak, %93, lagunduta etorriko dira; ondorioz, inguruan Domu Guztien Egunaren zubian eragin ekonomikoa handiagoa izango dela aurreikusten da, gaur goizean Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan emandako prentsa aurrekoan erakutsitako datuen arabera. Bertan izan dira Arabako Errioxako Kuadrillako lehendakariorde Angel Cornes, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako diputatu Eduardo Aginako, Haziko gerente Asier Arrese, Arabako Errioxako ardoaren Ibilbideko lehendakari Maria Jesus Amelibia, ABRAko zuzendari gerente Ines Baigorri, Guardiako Udaleko alkate Pedro Leon, eta Ivan Fernandez Anaya, lasterketaren aitapontekoa.

Arabako Errioxako Win Run kirol probek bideak, bidexkak eta mahastiak zeharkatuko dituzte, eta bi distantzia egongo dira: 10 eta 20 kilometro, baina, gainera, herri ibilaldi jendetsua ere egingo da, 10 kilometrokoa hori ere. Ardoen Azokarekin amaiera biribila emango zaio jardunaldiari, eta bertan nahi duen orok parte hartu ahal izango du, Eusko Labeleko pintxoak eta inguruko ardoak dastatuz.

Upategietako Paseoa edo Herri Ibilaldia

Herri Ibilaldia Guardiako Casa Primicia upategian hasiko da, eta Toloñoko Mendilerroaren magaletatik Lezaraino iritsiko da, Pagos de Leza upategitik igarota. Paganos aldera joko du ondoren, Eguren Ugarte eta Solar de Ayala upategietatik igarotzeko, Guardiara itzuli aurretik. Azken upategi horretan ibilaldian parte hartu dutenek ardo bat hartu ahal izango dute, bidean indarberritzeko. 

Ardo eta Gastronomia Azoka

Azoka Guardiako Antso Abarka kalean egingo da, helmuga inguruan. Bertan Arabako Errioxako 10 upategi egongo dira, stand propioarekin, eta goizeko 11etan irekiko dira jendearentzat. Lagunek, senideek, parte hartzaileek beraiek eta inguratu nahi duen oroko Arabako Errioxako ardoak eta Eusko Label osagaiekin landutako produktuen pintxoak dastatu ahal izango dituzte.

Musika eta haurrentzako tailerrak ere izango dira, eta horiekin itxiko da egunerako prestatutako eskaintza, zeinarekin espero dugun jendeak gure lurrarekin disfrutatuko duela eta baliagarria izango dela jende gehiagok aurkitu, zeharkatu eta dasta dezan, bertako kultur paisaiaren magia bereganatuz.

Laguntza instituzionala

Arabako Errioxako Kuadrillak, Arabako Errioxako Upategien Elkartearekin (ABRA) eta Ardoaren Ibilbidearekin lankidetzan, antolatu du ekitaldia, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin (HAZIren eta Basquetourren bitartez). Halaber, Arabako Foru Aldundiak eta Guardiako Udalak ere laguntzen dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (X legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (X legealdia)