Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Kontseilu Europarrak etzi defendatuko dituen dumpingaren aurkako neurriak babestea eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiari

2016.eko urriak 19
  • Estatu buruak Bruselan bilduko dira, non merkataritza babesteko erreminten modernizazioaren aldeko adierazpen politiko bat aztertuko dute
  • Aipatu adierazpena bultzada argia izango da dumping-praktikak bezalako zioen ondorioz une latzak bizi dituen altzairuaren arlorako.

Datozen urriaren 20an eta 21ean Kontseilu Europarrak bilera egingo du eta, beste gairen artean, dumpingaren aurkako neurri eraginkorren aldeko adierazpen politiko bat aztertuko du jaso du bileraren konklusioetan. Eusko Jaurlaritzak bere erabateko babesa agertu dio Europako Batzordeak Kontseilu Europarrari proposatu dion ekimenari.

Ostiralean izango den eztabaidaren arabera, Europako Kontseiluak babestu beharko duen Adierazpen Politikoaren nahia da “Batzordeak 2013n aurkeztu zuen Merkataritza Babesteko Instrumentuen Modernizazio-proposamena premiaz onar dadila” eta estatu kide gehienen babes kualifikatuarekin eta, gehienbat, Espainiako jarduneko presidente Mariano Rajoyren babes argi eta zehatzarekin onartua izango dela espero dugu Eusko Jaurlaritzatik.

Batzordeak berak gaur argitaratu duen komunikazio batean aitortu duenez, “behar-beharrezkoa da EBeko merkataritza defendatzeko instrumentuak eguneratzea eta sendotzea, bai eta koherentzia juridiko handiagoa ematea ere aipatuei". Eusko Jaurlaritzak hausnarketa horrekin bat egiten du, batez ere altzairuarena bezalako arlo ezberdinek egun bizi dituzten une latzak aintzat hartuz.

Europako Batzordeak kaleratu duen komunikazioak ondoko izenburua darama: “Merkataritza politika sendo baterantz Europar Batasunerako, enpleguaren eta hazkundearen mesederako”.*

Estatu kideek eta, gehienbat, Espainiako estatuko ordezkari Mariano Rajoyk merkatua distortsionatu eta dumping-praktikak ezkutatzen dituzten abantaila desleialik gabeko merkataritza-praktika bat sutsuki defendatuko dutela espero du Eusko Jaurlaritzak.

Datozen egunotako Kontseilu Europarraren baitan eztabaidatuko den erakunde- eta politika-izaerako konklusio adierazpenak jarduera osoari egiten dio aipua baina Eusko Jaurlaritzaren ustez, "bultzada handia izango litzateke dumping-praktikak bezalako arrazoi ezberdinen ondorioz une latzak bizi dituen altzairuaren arlorako”.

Halaber, Adierazpena onartuko balitz, Batzordeak 2013n egin zuen “merkataritza babesteko instrumentuak modernizatzeko” proposamenak aurrera egingo luke EBko Ministroen Kontseiluan eta agudoago onartuko litzateke Europako Parlamentuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)