Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Quitoko Habitat III Biltzarreko Hiri Agenda Berriak hiri, herrialde eta eskualde jasangarrien Euskal Adierazpenarekin bat egingo du gaur

2016.eko urriak 20
  • Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuorde Izaskun Iriartek Euskadin jasangarritasunerako lortutako akordioak Garapen Jasangarriaren Helburuekin, Klimari buruzko Parisko Akordioarekin eta Hiri Agenda Berriarekin duen lotura azpimarratu duKanpo Harremanetarako idazkari nagusi
  • Marian Elorzak Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria aurkeztu du, prozesu parte-hartzaileak sustatzeko erreminta moduan
  • ICLEIko Europako eskualde-zuzendari Ruud Schuthofek Euskal Adierazpena aurkeztu du

  

Nazio Batuen Erakundeak Quiton antolatutako Habitat III Biltzarreko Hiri Agenda Berriak hiri, herrialde eta eskualde jasangarrien Euskal Adierazpenarekin bat egingo du gaur. Gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuorde Izaskun Iriartek azaldu duenez, orain dela hilabete batzuk Europa osoko hainbat hiri eta herrialdek Bilbon hartutako konpromisoa Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Biltzarrean hedatu da orain:

Herri eta Hiri Jasangarrien Euskal Adierazpena orain dela hilabete batzuk onartu zen Bilbon ICLEIk sustatutako eta 800 hiri eta eskualdek baino gehiagok babestutako biltzarrean, eta aurreko adierazpenaren, Aalborgekoaren garapena izan zen. Quitoko Biltzarrean aurkeztu den Hiri Jasangarrien Plataforma berriak berretsi zuen astelehenean, eta gaur hiriak eta gizarteak eraldatzeko ekintzak sustatzen dituen Hiri Agenda Berriaren txanda da. 

ICLEIko Europako eskualde-zuzendari Ruud Schuthofek aurkeztu du Euskal Adierazpena, eta hiri eta eskualde jasangarrientzat duen garrantzia azpimarratu du:

Euskal Adierazpenak lotura estua du munduko hainbat markorekin, eta horietako batzuk dira Garapen Jasangarriaren Helburuak, Klimari buruzko Parisko Akordioa eta Hiri Agenda Berria. Ruud Schuthofek Quiton aurkeztu dituen lehenengo ekintza eraldatzaileak dagoeneko eskuragarri daude ICLEIren eta Habitat IIIren web-orrietan.

 

Era berean, eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak garatzen ari diren jardueren baitan, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak PNUDek “Garapen Jasangarriaren Helburuen Lokalizazioa – Agenda 2030" izenburupean antolatutako ekitaldi batean parte hartu du, eta bertan aurkeztu du Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria, prozesu parte-hartzaileak sustatzeko erreminta moduan. Metodologia hori PNUD buru duen eta Habitat III Biltzarrean aurkeztu den “GJHen Lokalizazioa” Plataformaren eskura jarriko da. 

Habitat III Mundu Biltzarra Quiton ari dira egiten eta datorren igandean amaituko da. Biltzarrak 30.000 pertsona inguru hartu ditu, eta Ekuatoreko hiriburuko Kultur Etxean antolatutako hainbat ekitalditan ari dira parte hartzen. Eusko Jaurlaritza lurralde-antolamenduaren eta hiri eta eskualdeen jasangarritasunaren arloko hainbat ekimen ari da aurkezten bertan. 

Habitat III Erakusketa Batzar Nazionalean kokatu da eta dagoeneko 7.000 pertsonak bisitatu dute. Antolatzaileek adierazi dute “handia da nazioarteko eta tokiko ordezkaritzetako eragile globalen eta gizarte zibilaren parte hartzea”. Habitat III Biltzarra egiten ari diren lekua hiri txikia bihurtu da, 5.000 pertsona ari baitira lanean Biltzarrean. 

“Parte-hartze handi horrek agerian uzten du biltzarrak sortu duen interesa, bertan aztertzen ari diren gaien garrantzia eta hiriei buruzko elkarrizketa globaleko parte-hartzea. Habitat III Biltzarra mundu osoko agertokia da, eta interesa duten alderdi nazionalek eta nazioartekoek bertan ziurtatzen dute Hiri Programa Berriaren ezarpenari buruzko eztabaidetan entzuten dela euren ahotsa", adierazi du Izaskun Iriartek, eta gainera nabarmendu du Euskadi egun hauetan ari dela eguneratzen Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak prozesu parte-hartzaile zabal batekin.

  

Informazio gehiagorako: www.sustainablecities.eu  

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iclei_isabel
    2016.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Udalsarea21: #DeclaraciónVasca : Ciudades y regiones presentaron ayer sus acciones transformadoras en #Habitat3 https://t.co/XGFmbsk5vy

  • @sustain_cities
    2016.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Udalsarea21: #DeclaraciónVasca : Ciudades y regiones presentaron ayer sus acciones transformadoras en #Habitat3 https://t.co/XGFmbsk5vy

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    Basque Declaration, Cities and regions showcase their transformative actions at Habitat III... https://t.co/V2QCb5n94a

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    Quitoko Habitat III Biltzarreko Hiri Agenda Berriak hiri, herrialde eta eskualde jasangarrien Euskal... https://t.co/sjQmcjmLgl

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    La Nueva Agenda Urbana de la Conferencia Habitat III de Quito se suma hoy a la “Declaración Vasca” de ciudades,... https://t.co/Jb3nwLxRn6

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)