Berriak Segurtasuna
Eu

Parez Pare 2016 jardunaldiek hondamendien biktimei zuzendutako arreta eta esku hartzea aztertuko dituzte

2016.eko urriak 19

Jardunaldia bihar, urriaren 20a, osteguna, egingo da Arkauten

Hondamendietako biktimei zuzendutako arreta, tratamendua eta errehabilitazioa aztertu eta eztabaidatuko dira datorren ostegunean Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, Arkauten, egingo den Parez Pare jardunaldian.Hondamendi naturaletan gertatzen diren biktimizazio kolektiboen gaia aztertzeaz gain, kasu horietan segurtasuneko eta larrialdietako kideek beren gain hartzen duten zeregina ere jorratuko da, baita egoera biktimizatzaileen eraginpean egotearen ondorioak ere, besteren sufrimenduaren lekuko diren aldetik arriskuaren edo oinazearen zuzeneko hartzaile baitira, edo zuzenean horien eraginpean baitaude.   

Bihar Arkauten egingo den Parez Pare jardunaldiaren gai nagusia da hondamendi naturalen biktimei zuzendutako arreta eta biktimizazio- eta desbiktimizazio-prozesuei eskaintzen zaien arreta.Aurreko ekitaldietan bezalaxe, diziplina anitzeko ikuspegitik jorratuko da gaia, eta egintza biktimizatzailearen biktimekin zuzenean lotzen diren alderdiak aztertuko dira, hala nola biktima horien laguntzan eta sorospenean esku hartzen duten pertsonengan eragina dutenak.

Pedro Anitua Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak bideratuta egingo den lehen mahai-ingurua gai honetan oinarrituko da: ‘Hondamendien biktimak: hurbilketa biktimiologiaren ikuspegitik’.Fuenlabradako (Madril) Biktimei Laguntzeko Zerbitzuko kide Yolanda Pecharromán Lobo abokatuak ‘Biktimen tipologiak: esperientzia traumatikoen eta hondamendien biktimak’ gaiari buruz hitz egingo du.Madrilgo Polizia Zuzendaritza Nagusiko Osasun Arloko Concepción de Puelles Casenave psikologoak, berriz, ‘Larrialdiak eta hondamendiak: biktimekiko jardunbide onak’ gaiari buruz hitz egingo du.

Atsedenaldi labur baten ondoren, bigarren mahai-ingurua ‘Hondamendietan esku hartzea eta biktimei arreta ematea’ gaian zentratuko da.Lehen zatian, César San Juan EHU/UPVko Delinkuentziari, Marjinalitateari eta Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroko zuzendariak hartuko du hitza, eta ‘Hondamendietan esku hartzea: oinarri kontzeptualak eta operatiboak’ gaiari buruz mintzatuko da.Ondoren, Laura Requena Jiménez Euskadiko Gurutze Gorriko psikologoak eta Larrialdiei Berehala Erantzuteko Taldeko  boluntarioak hartuko du hitza eta gai honetan oinarrituko da: ‘Biktima anitzi eta hondamendiei arreta ematea’.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)