Ikerkuntza Biomediko arabarrari buruzko Lehen Jardunaldi bateratuak
Urriaren 19an, asteazkena, Araban ikerkuntza jarduera egiten duten profesionalen eta zientzialarien arteko topaketa bat egingo da. Lehen aldiz partekatuko da Araba ESIk, Unibertsitate Ospitaleak gisa, eta Arabako UPV/EHUko campusak egiten duten ikerkuntza.
Jardunaldien barruan, arratsaldez ‘El envejecimiento saludable: una perspectiva sanitaria, social y tecnológica’ sinposioa egingo da, non Vitoria-Gasteizko alkate ohiak, Jose Angel Cuerdak,eta espezialista batzuek herritarrekin partekatuko dituzten euren ezagutzak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun arloko Ikerkuntza Berrikuntzako 2020rako Estrategiaren barruan, urriaren 19an, asteazkena, Vitoria-Gasteizen izango dira ikerkuntzako lehen jardunaldiak, non Araban egiten den ia ikerkuntza osoa partekatuko den. Ikerkuntza eta berrikuntza sanitarioa dira Osasun Sailaren helburu nagusienetariko bat, bai pertsonen osasuna bai osasun sistema bera hobetzen laguntzeko unibertsitatearekin, agente zientifiko eta teknologikoekin eta industriarekin batera. Horretan datzan jardunaldi hauen garrantzia, Araban ikerkuntza sanitarioa bultzatu nahi baitute.
Lehen aldiz, Osakidetzako Araba ESIko Ikerkuntzako talde guztiek, Arabako UPV/EHUko Campusak eta gure lurraldeko enpresa biosanitarioek eztabaidari, eta ideiak eta esperientziak trukatzeari ekingo diete, gero batera ikerkuntzako proiektuak garatzeko. Horrela, baliabideak hobeto aprobetxatuko dituzte, eta ikertzaileen arteko lankidetza erraztuko da.
Horretaz gain, elkarlaneko foro zientifiko honetan lortutako ondorioak arratsaldez aurkeztuko dituzte “Herritarrekin topaketan”. Horrela, interesa duten pertsona guztiek Araban egiten diren ikerkuntzako proiektuak eta euren aplikagarritasuna ezagutzeko aukera izango dute.
Halaber, Ikerkuntza eta Berrikuntza urteroko Sarien Emanaldira joateko parada ere izango du publikoak.
TOPAKETA HERRITARREKIN
Sinposioa: ‘Los nuevos retos para el envejecimiento saludable: perspectiva sanitaria, social y tecnológica”
Euskadiko Osasuneko Plana 2013-2020ko lehentasunezko arlo bat da zahartze osasungarria. Euskadin, bizi-itxaropena da munduko handienetariko bat, hain zuzen, 2020 urterako 64 urte baino gehiagoko herritarren % 26,5 hazkundearen aurreikuspen bat duena. Goraipatzekoa da 84 urte baino gehiago dutenen % 104ko hazkundea.
Euskadi abangoardian dago erantzun integratu baten bidez zahartzaroaren erronkei aurre egiten dieten Europako herrialdeen artean, hauen bidez: zahartze aktiborako helburu eta ekintza, eremu soziosanitarioaren koordinazioa, pertsona nagusien arreta sanitario egokia, bizitzaren kalitatea eta ongizatea hobetzeko teknologia berriak eta boluntariotza eta harreman pertsonalak eta belaunaldiartekoak sustatzearen bidez.
Bestaldetik, I+G+b sanitarioak laguntzen du zahartze, kronizitate eta dependentziak erakarritako erronkei erantzun bat ematen, osasun-sistema eraldatzen, norberaren eta herritarren beharretara egokitzeko helburuaz, pertsona izanik jarduteko ardatza, eta jasangarritasuna bermatzen.
Arratsaldeko sinposioan zahartze osasungarriari ekingo diote zenbat ikuspuntutatik. Lehenengoz, osasuntsu zahartzeko aurrerapen medikoak entzuteko aukera egongo da. Gainera, adineko pertsonak zaintzeko teknologiak ematen dituen berrikuntzak ezagutzera emango dira: etxebizitza azkarrak, segurtasuneko gailuak, babes sistemak eta distantziazko zainketak, robotak… Azkenik, osasuntsu zahartzeak esan nahi duen gizartearen erronkari eta ematen dituen aukerei erreparatuko diete, eta baita adinak berak ezartzen dituen mugak gainditzeko modurik onenari ere.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 18a