Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

GazteBizHitza zerbitzua Prestik Enplegu azokan izango da

2016.eko urriak 18

Urriaren 20 eta 21ean, Portugaleteko Nautika Eskolan

Kontsulta kopurua %53 hazi da iaztik GazteBizHitza zerbitzuan

GazteBizHitza orientazio eta aholkularitza on-line zerbitzua PRESTIK 2016 Enplegu Azokan izango da urriaren 20 eta 21ean. Aurtengoan Portugaleteko Nautika Eskolan egingo da gazteei zuzenduruko Prestik azoka. Bertaratzen diren gazteek GazteBizHitzak eskaintzen dituen zerbitzuen berri izateko aukera izango dute, ikasketak, lana eta etxebizitzaren inguruan. Horrez gain, programazio oparoa prestatu dute azokako stand eta espazio ezberdinetan; hala nola, hitzaldiak, tailerrak edo networkinga, guztiak ere lan bila dabiltzan gazteei zuzenduak.

Euskal gazteen artean bere burua ezagutarazten jarraitzeko asmoz, GazteBizHitzak Prestik-Ezkerrealdea Azokan parte hartuko du aurten. Azokara bertaratuko direnen kezka garapen profesionalera zuzendutako beste aukera batzuk ezagutzea denez, lan arloan zein ikasketen arloan, GazteBizHitzak eskaintzeko duen guztiari etekina atera ahal izango diote.

GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Interneteko atari honetan informazio gaurkotua eta kalitatezkoa aurkituko du gazteriak, gizarte talde horrentzat interesekoak diren gaien inguruan: ikasketak, lana nahiz etxebizitzaren inguruan. Gainera, gazteek dituzten zalantzak argitzeko arreta pertsonalizatua eskaintzen du atariak. Aholkulari talde batek, whatsappez, emailez zein telefonoz erantzungo diete gazteek dituzten galdera eta zalantzei.

Erdia baino gehiago Whatsapp bidez

Aurten, irailaren amaierara arte, dagoeneko 562 kontsulta jaso ditu GazteBizHitza zerbitzuak, iaz garai berean baino %53 gehiago. Kontsulta horien artean gehiengoa lanari loturiko kontsultak izan dira (%39,6), eta ondoren etorri dira ikasketei buruzkoak (%37,5) eta etxebizitzari buruzkoak (%12,2). Nabarmentzekoa da kontsulten erdia baino gehiago, %56, Whatsapp bidez jaso duela zerbitzuak 2016ko lehen bederatzi hilabete hauetan.   Whatsapp zenbakia: 646 10 91 26

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak sustaturiko egitasmoa da GazteBizHitza, Euskadiko gazteriak dituen emantzipazioari loturiko beharrak asetzeko. Egitasmo hau Lanbide, Etxebide eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin egindako elkarlanaren emaitza da.

GazteBizHItza: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/gaztebizhitza/hasiera/

Zer da Prestik?

Enplegu azoka bat da Prestik; Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berrikuntza Sailak antolatu eta finantzatua, eta DEMA-Enpresa Garapenak (Sailak berak sutatutako Enplegu eta Ekintzailetza Agentzia) planifikatu, kudeatu eta koordinatua.

Bizkaiko enpleguarekin zerikusia duten eragile guztien arteko topagunea izango da Prestik. Bertan, prestakuntzaren, enpleguaren eta ekintzailetzaren gaur egungo egoerari buruzko ezagutza sortu eta zabalduko da. Enplegu azoka honen aurreko edizioan, 10.000 pertsonak parte hartu zuten. Bosgarren urte honetan, Prestik Ezkerraldea 2016 izena izango du azokak, eta lanari dagokionez lurraldeko eremurik kaltetuena ardatz gisa hartzeko apustua egingo du; hots, Ezkerraldea eta Meatzaldea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)