Hiri Jasangarrien Plataforma berria eta Euskal Adierazpena, Habitat III Biltzarrean, Quiton
- Albert Edman, Suediako Umea hiriaren garapen estrategikoaren arduraduna: “Euskal Adierazpenak jasangarritasunerako bidean aurrera egiten lagundu diezaieke hiriei”
Quito, 16 10 18
Hiri eta Eskualde Jasangarrien Euskal Adierazpena (Basque Declaration) agiriaren aurkezpenarekin bat etorrita sustatu da, Quiton egiten ari diren Habitat III Biltzarrean, Hiri Jasangarrien Plataforma berria (Sustainable CitiesPlatform), hiriak eta gizarteak eraldatzeko ekintzak sustatzen dituen ICLEI elkarteak bultzatuta. Plataformaren bitartez hedatuko dira hiri eta herri inklusibo, erresilente eta produktiboenek jarraitutako 15 ibilbide eta ekintzen adibide zehatzak.
Hiri Jasangarrien Plataforma Habitat III Biltzarrean aurkeztu den Euskal Adierazpenaren baitan sustatu da. ICLEIko Europako eskualde-zuzendari ondokoa den Ruud Schuthofek aurkeztu duen Euskal Adierazpen hau Aalborgeko Gutunean eta Konpromisoetan oinarritzen da, eta joan den apirilean Bilbon egin zen Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Europako Konferentzian parte hartu zuten 800 hiri eta eskualdeetako ordezkariek eta 250 tokiko agintari, erakunde eta pertsona ezagunek izenpetu zuten.
Euskal Adierazpenak harreman estua du munduko hainbat markorekin, eta horietako batzuk dira Garapen Jasangarriaren Helburuak, Klimari buruzko Parisko Akordioa eta Hiri Agenda Berria. Ruud Schuthofek lehenengo ekintza eraldatzaileak aurkeztu ditu Quiton, eta ICLEIren eta Habitat IIIren web-orrietan daude jadanik.
Habitat III Biltzarrean parte hartu duten Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek adierazi dute “Euskadik aurrera egin du jasangarritasunerako bidean, eta eredu bihurtu da Europan”.
ICLEIk sustatu dituen lantaldeetan parte hartu dutenetako beste batzuk izan dira Helsinkiko (Finlandia) alkateorde Pekka Sauri eta Alemaniako Ingurumen, Naturaren Kontserbazio, Eraikuntza eta Segurtasun Nuklearreko Ministerio Federaleko Hiri Garapeneko Politiken Dibisioko zuzendari Oliver Weigel. Suediako Umea hiriaren garapen estrategikoaren arduraduna den Albert Edmanek adierazi du “Euskal Adierazpenak jasangarritasunaren bidean aurrera egiten lagundu diezaieke hiriei, eta mundu-mailan beren konpromisoak abian jartzen nazioetako gobernuei”.
Aste honetan Quitoko Habitat Biltzarraren baitan antolatutako ekitaldietan Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuorde Izaskun Iriarte eta Atzerri Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza ari dira parte hartzen Eusko Jaurlaritzaren izenean.
-
2016-10-24
Comentario de Twitter:
Great news! #Euskadi is an example of #sustainability https://t.co/wviUQRjSB3 @Irekia -
2016-10-18
Comentario de Twitter:
La nueva Plataforma de Ciudades Sostenibles y la “Declaración Vasca”, en Hábitat III, Quito... https://t.co/MNwNgeCy4R -
2016-10-18
Comentario de Twitter:
RT @IngurumenEJGV: La nueva Plataforma de Ciudades Sostenibles y la “Declaración Vasca”, en Hábitat III, Quito... https://t.co/MNwNgeCy4R