Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak ikerketa eta berriztapen teknologikorako diru laguntzak onartu ditu

2016.eko urriak 18

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren agindu bat onartu du gaurko bileran. Agindu horren bidez ikerketa eta berriztapen teknologikorako diru-laguntzak deitzen dira, unibertsitatearen eta enpresen artean 2017-2018ko aldian jarduerak egiteko aurreikusitako fondoen kontura. Deialdi honen bidez diru-laguntzak emango dira, 283.578 euroko zenbateko globalean, unibertsitatetik enpresetara, enpresa horien interesekoak diren arloetan, ezagutza transferitzea helburu duten ikerketa-proiektuak egiteko. 

Bestalde, gaurko Gobernu Kontseiluak Oinarrizko edo/eta Aplikatutako Ikerketa Proiektuak 2017-2019 epealdian diruz laguntzeko dei egiten duen Agindua onartu du. Deialdi honek 688.000 euroko diru-kopurua du. 

Adostutako gaien artean, Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin eta Red.es enpresa-erakunde publikoarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko erabakia hartu da. Hitzarmen honen helburua da ikastetxe publikoetako banda zabal ultralasterrerako sarbidea hedatzea, azken belaunaldiko wifi sarbide-puntuak ezarriz. 2016-2017 ikasturte honetatik aurrera Euskadiko ikastetxe publiko guztiek badute dagoeneko 100 Mb-eko konexioa gutxienik (banda zabal ultralasterra) bermaturik. 

2016-10-18 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko