Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria buru izan da Eusko Ikaskuntza saria filosofo eta matematikari Javier Echevarríari ematean

2016.eko urriak 18

Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan da gaur Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2016ko saria ematean Miramar Jauregian. Saria filosofo eta matematikari nafar Javier Echevarríari entregatu zaio. Humanitateetako erreferentziako pertsona da, beste lorpen batzuen artean UPV-EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen sortzaile izateagatik nabarmentzen dena.

Lehendakariarekin batera  Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Ángel Toña eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte izan dira ekitaldian. Nafarroako lehendakari Uxue Barkos ere bertan izan da.

Iruñean 1948an jaioa, Echeverría UPV-EHUri (Soziologia II Saila) atxikitako Zientziarako Euskal Fundazioko (Ikerbasque) ikertzailea da eta bera ere sortzaile izan zuen CSIC-eko Filosofia Institutuko unibertsitateko katedraduna eszedentzian. Sari honekin, Eusko Ikaskuntzak filosofo eta matematikari honen “garrantzi handia” aitortzen du, “eskakizun akademikoko mailarik handieneko ikasketa-erakundeak sortzeko eta finkatzeko lan egin duen aitzindari bat”.

Lehendakariak berrikuntzaren garrantzia nabarmendu du herri baten garapenerako eta hazkunderako “funtsezko tresna” gisa, eta ildo horretan, Echeverría “erreferentzia eta jarraitu behar den eredu” dela esan du.

Era berean, Urkulluk adierazi duenez, bakea errealitate bihurzen ari da azken bost urteetan gizarteak bizi izan duen aldaketagatik, baina “oraindik ebatzi behar diren erronkak” daude. “Euskal gizartea da etorkizunerako gure indarrik nagusiena eta bermerik garrantzitsuena indarkeriaren bukaerak atzerakorik izan ez dezan”, erantsi du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari preside la entrega del premio Eusko Ikaskuntza al filósofo y matemático Javier Echevarría https://t.co/J4XmDYAFt7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Uxue Barkos