Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Unibertsitate-Enpresa Foro Europarra hartu du

2016.eko urriak 18

Lehendakariak bi sektoreen arteko lankidetza azpimarratu du enplegu gehiago eta hobea lortzeko

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarterekin batera, hasiera eman dio Donostiako Miramar Jauregian egiten ari den Universities & Business: Building euroregional ecosystems Foroari. Lehendakariak unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzaren premia nabarmendu du, gizarte-garapena enplegu gehiago eta hobearen bidez sustatzeko helburuarekin.

Gaur-biharretan, Foro Europarrak eskualdearteko lankidetza eta mugaz haraindiko unibertsitateak izango ditu hizpide, baita horien parte-hartzea ere enpresa-sektorearekiko aliantzetan. Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak euskal unibertsitateekin, Euskampusekin, Confebaskekin eta Bordeleko Unibertsitatearekin batera antolatua, Foroak iraungo duen bi egunetan Euskadiko, Akitaniako edo Estatuko 140 bat lagunek hartuko dute parte, eta 20 unibertsitatek baino gehiagok, gehienak europarrak, 30 enpresak eta sei enpresa-elkartek.

Ekitaldia Unibertsitateen sailburuorde Adolfo Moraisek zuzendu du, eta parte hartu dute, baita ere, Europako Batzordeko kide Peteur Baurek, Akitania Berriko eskualdeko sailburu eta Akitania-Euskadi AECTko Batzorde Betearazleko kide Andde Sainte-Mariek eta Donostia International Physics Centerreko lehendakari Pedro Miguel Etxenike irakasleak.

Lehendakariak unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzan eta berrikuntzaren garapenean jarri du enfasia. “Berrikuntzarik gabe, gaur, Europan eta Euskadin gutxienez, etorkizuna duten enpresak ezinezkoak dira”, esan du. Bere ustez, lankidetza horrek gizarte-garapena sustatu behar du enplegu gehiago eta hobearen bidez. Helburu hori bera du Eusko Jaurlaritzak, azpimarratu duenez.Xede horrekin ere, gakotzat jotzen du Akitania-Euskadi Euroeskualdearen ardatzean lankidetza bultzatzea eta mugaz haraindiko baterako estrategiak konpartitzea.

(*) Hemen irakurri dezakezu oharra

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko urriak 20

    pues me alegro tanto ole animo a por todas estoy a su lado @iurkullu

  • @Confeformacion
    2016.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: #Euskadi organiza #ubforum Foro europeo # universidad #empresa https://t.co/UNWMkdg5ji

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)