Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadi Literatura Sariak 2016

2016.eko urriak 19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2016ko Euskadi Literatura sarietan ezagutzeko falta ziren irabazleen izenak jakinarazi ditu gaur goizez Donostian, saridunak ere presente zirela egin den prentsaurrekoan. Hona hemen, sail bakoitzean irabazle gertatu diren lanen eta idazle edo itzultzailearen izenak:

  • Euskarazko Literatura: Ehiztariaren isilaldia”, Luis Garderena
  • Gaztelaniazko Literatura: El comensal”, Gabriela Ybarrarena
  • Euskarazko literaturura itzulpena: Ulises”, James Joyceren lana, Xabier Olarrak itzulia

Saritutako lanen eta idazleen gaineko informazio gehiago eta zehatzagoa, atxikitako dokumentuan eskuratu daiteke. 

Joan zen urriaren 13an aldiz, honako  atal hauetako irabazleen berri izan genuen:

  • Euskarazko haur eta gazte literatura: Besarkada, Uxue Alberdirena
  • Euskarazko saiakera: Tartaroa. Mina, boterea eta egia, Mitxelko Urangarena
  • Gaztelaniazko saiakera: Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936. Fernando Mikelarenarena.
  • Literatura-lanaren ilustrazioa: Así es la dictadura Mikel Casalena

2016ko Euskadi Literatura Sarien banaketa ekitaldia datorren azaroaren 17an izango da Donostiako San Telmo Museoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)