
“Sukaldaritza Sortzen” euskal azoka tradizionalen merkataritza sustatzeko programa eskoletara heldu da
- Ekimen honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak azoka tradizionaletako produktuak eta kultura 150 haurrei ezagutzeko aukera eman nahi zaie. Haur horiek zuzenean hartuko dute parte programan eta euren inguruan preskriptore izango dira.
- Programa aste honetan hasiko da Gasteizen, eta gure inguruko sukaldari ezagunenetako batzuen laguntza jasoko du. Aurrerago, Donostian eta Bilbon egingo da.
“Sukaldaritza Sortzen Kidz" programaren helburu nagusiak hauek dira: azoka leku dinamiko bat bihurtzea eta kalitate-balioak belaunaldi berriei helaraztea, eta gure kultura eta produktu gastronomikoak sustatzea, gaztetxoenen artean azoka tradizionalen marka berreskuratuz.
Aste honetan Gasteizen abiatzen den ekimen hau Eusko Jaurlaritzak diseinatu du, eta hiru hiriburuetako zenbait azokatara helduko da, ikasleek bertako komertzioa eta azoka tradizionala emozionalki babes dezaten lotzeko asmoz.
Lurralde bakoitzeko bi ikastolek hartuko dute parte hezkuntza-programa berri honetan. Ikastola bakoitzeko talde bat azokara hurbilduko da. Bertan, chef batek azoka erakutsiko die, garaiko produktuez, tradizioez, kulturaz eta abar hitz egingo die, eta ondoren, azokan bertan, showcooking bat egingo die zuzenean.
Itziar Epalza Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak eta Jon Zarate Merkataritzako eta Jesus Fernandez Ikastetxeetako zuzendariek elkarlan honen garrantzia azpimarratu dute. Elkarlan honen bitartez haurrak azoketara joango dira, eurei interesatzeko berariaz garatutako programa batekin.
Euskadiko produktu osasuntsuz eta elikagarriz osatutako “pack” txiki bat oparituko diete. Eta ekintza hau sare sozialetan sustatuko da ikasleak euren ingurunean preskriptore izan daitezen. Hori dela eta, saio bakoitzeko bideoak egingo dira, eta bideo horiek ikastetxeetara igorriko dira hainbat jarduera burutzeko.
Ekintzan parte hartu duten ikasle guztiek azokan ikasitako errezeta prestatuz bideo bat igorri ahal izango dute. Ondoren, epai-mahai profesional batek Euskadiko leku bakoitzeko onena aukeratuko du. Irabazleek Bilboko Erribera merkatuan azaroaren 19an egingo den final nagusian janaria prestatzeko aukera izango dute.
Hona hemen “Sukaldaritza Sortzen Kidz" programako epaimahaia osatzen duten sukaldariak: Dani Lopez (Kokotxa), Aitor Arregi (Elkano), Mikel Fiestras (La regadera), Manu Jugo (Topa) eta Paul Arrillaga (Zazpi).
Ekitaldiak 2016ko urrian eta azaroan egingo dira. Azoka hauek aukeratu dira:
Bilbon Erribera, Donostian Bretxa eta Vitoria – Gasteizen Hornidura plaza
Eta ikastolek hartuko dute parte: Samaniego IPI (Araba), Orixe Ikastola (Gipuzkoa), Mugika-Solokoetxe HLHI (Bizkaia), eta Mirilla HLHI (Bizkaia).