Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Politika ekonomikoa garai-aldaketan – Hitzaldia Nueva Economía Fórum biltzarrean

2010.eko urriak 18

 Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak "Nueva Economía Fórum" biltzarrean parte hartu du, "Politika ekonomikoa garai-aldaketan" izeneko hitzaldiarekin.

Sailburuak Europako ekonomiaren gaur egungo egoera aztertu du, eta Euskadiko, Espainiako eta Europako ekonomien etorkizunak azaldu ditu, datu berrienak erabilita.

Honakoa esan du Aguirrek: "2010eko bigarren erdiari begira, ez da aurrerapenik espero urte arteko hazkunde-erritmoan, eta nolabaiteko egonkortasuna aurreikusi da bigarren hiruhilekoan lortutako tasan. 2011. urtearen hasierara arte itxaron beharko da enpleguaren hazkundeari berriro ekiteko, baina 2010. urtearen bigarren erdirako espero diren beherakadak lehenengo seihilekokoak baino pixka bat txikiagoak dira".

Finantza-sistemari dagokionez, Basilea III izeneko akordioak zein egoeratan egingo diren eta aurrezki-kutxetan izango duten eragina azaldu du sailburuak.

Hitzaldian nabarmendu den beste gai bat dinamika geografikoak gure etorkizunean izango duen eragin handia izan da. Aguirrek, besteak beste, pentsio-sistemaren inguruko efektua, gizarte- eta osasun-espazioan izango den eragina eta lan-merkatuaren inguruko ondorioak aipatu ditu.

Zerga-arloari buruz hitz egin da, bai eta 2011. urterako aurrekontu-egoerari buruz ere.

Erantsi den agirian ikus daiteke hitzaldi osoa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre