Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Luis García de Albeniz, Olaia Cuesta eta Martín de Blas Landaluze izan dira ekologia eta ingurumena gai duen II Ekosketch Vitoria-Gasteiz maratoiko irabazleak

2016.eko urriak 17

VG 16 10 17 18:30

Gaur arratsaldean egin da Arabako Foru Aldundiaren Vitoria-Gasteizko Florida pasealekuko Kultur Etxean ekologia eta ingurumena gai nagusi duen Vitoria-Gasteizko II Ekosektch marrazki-maratoiko sari-banaketa. Lehenengo sariak Luis García de Albéniz, Olaia Cuesta (gazteak) eta Martín Blas Landaluzerentzat (haurrak) izan dira, eta lehiaketan beste hirurehun pertsonak ere hartu zuten parte.  

 

Aipamenak jaso dituzte Amaia Suberviolak, Alberto Escobalek eta María Teresa Gotik.  Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituretako zuzendari Almudena Ruiz de Angulok azpimarratu du “hiriko paisaian eta habitatean jadanik integratuta daude garraio publiko jasangarriaren irudiak, erabat barneratuta daude ingurunea eta ingurumena zaintzeari lotutako hiritarren bizimoduan, eta horregatik betetzen dute hain eginkizun garrantzitsua tranbiak eta autobusek”.

 

Sari-banaketan, Garraio Azpiegituretako zuzendariarekin batera parte hartu dute Iñaki Prusilla zinegotziak, Ingurumeneko foru-diputatu Josean Galerak eta, Elkarren ordezkari moduan, Gexan Sorsek, Lierni Mendizabalek, Isidro Bustamantek eta Karol Bikuñak. Lanak datozen egunotan egongo dira ikusgai Arabako hiriburuko Floridako Kultur Etxean.

 

Joan den urriaren 1ean, larunbata, egin zen Vitoria-Gasteizko bigarren Ekosketch koaderno-marrazketako maratoia hiriko kaleetan. Maratoia marrazketa zaleei zuzenduta dago, eta ingurumenarekin, garraio jasangarriarekin eta ekologiarekin konpromiso handiena agertzen duten hiriko guneen marrazkiak egin zituzten beren koadernoetan.

 

Jasangarritasunerako hezkuntza sustatzeko ekintzen barruan, Elkar liburu-dendek antolatu zuten ekimena Milán, Moleskine, Sakura, Dakotabox, Victoria Café eta Artepan enpresek, Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta, eta 300 pertsonak jaso zituzten beren koadernoetan bost toki jakinetako irudiak eta gai nagusitzat ekologia zuten beste hainbat marrazki. 

 

Marraztu beharreko guneak edo eraikinak izan ziren Maria Inmaculada Katedrala eta Gotzainaren lorategiak “ondarearen birgaitzea eta espazio berdeak” kontzeptutzat hartuta; hiriko Udaletxea eta Plaza Berria “bizitzeko hiriak” kontzeptutzat hartuta; Burulleria plaza "hiriko espazio bereziak eta muralak" kontzeptutzat hartuta; Eskoriatza jauregia eta bere lorategiak, “ondarea eta ekologia” kontzeptutzat hartuta; eta hirian integratuta dauden elementu ekologiko txikiak; hegaztiak, balkoietako loreak, zuhaitzak eta parkeak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Galera, Iñaki Prusilla, Amaia Barredo, Karol Bikuña, Gexan Sors