Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Olatuen bidez energía elektrikoa ekoizteko lehen kaptadorea Bimep-era iritsi da

2016-10-13

Gaur goizetik aurrera Bimep-ek Armintzako kostan (Bizkaia) dituen instalazioetan da energía elektrikoa olatuen bidez ekoizteko lehen dispositiboa. Energia-kaptadore hau azken bederatzi hilabeteetan zehar eraikia izan da Erandioko Navacel enpresan, eta behin amaituta, Armintzako uretara eraman da, bertan ainguratzeko Bimepek itsaso zabalen dituen siakuntza-instalazioetan probatze aldera. Oceantec enpresak (TECNALIA eta Iberdrolak sortua) gidatu du prototipo honen garapen teknologikoa, Energiaren Euskal Erakundearen babesa edo laguntza duena.

42 metroko luzera duen kaptadorearen itsasoratze eta garraio lanak, gaur urriak 12ko goizeko 5etan hasi dira eta Bilboko itsasadarrean ikusteko aukera izan da. Ibilbidea Erandion Navacelek dituen instalazioetatik bokaleraino doan tartea izan da, Bizkaiko Zubi Esekiaren azpitik igarota. Ondoren Armintzako kostaraino iritsi da, Bimepeko ur zabaleko eremua dagoen lekura, hain zuzen ere. Lan hauetan guztietan, tona handiko bi garabi, urpekari talde espezializatuak, bi atoiontzi eta hainbat txalupa lantzailek hartu dute parte.

Era honetan, olatuen bidez energia elektrikoa sortzeko gai den lehen gailua edo kaptadorea hartzen du Bimepek bere instalazioetan, Euskadiko enpresa teknologiko baten eskutik hartu ere. MARMOK A5 izeneko kaptadore hori potentzia txikikoa da. 42 metro luze ditu, 5 metroko diametroa eta 80 tonako pisua du. Era bertikalean, itsasoan murgilduta ia erabat, buru flotatzailea izan ezik, energia sortuko du OWC (ur-zutabe oszilatzailea) deritzon teknologiaren bidez. Teknologia hori bera da Mutrikuko olatuen instalazioan energia sortzen duena, baina oraingoa kostatik aldenduta, olatuek energia gehiago duten aldean, hain zuzen ere. Kaptadoreak dituen bi turbinak Mutrikuko energia-instalazioan probatu edo testatu ziren aurtengo udaberrian zehar, itsasoan abian jarri aurreko urrats gisa.

Eragiketa horiek Bimepen instalazioetan burutuko dira, itsaso zabalean, itsas trafikoari mugatutako eremu batean, eta bertan dauden itsaspeko kableen bitartez bideratuko da lehorrera sortuko den elektrizitatea.

Informazio gehiagorako

  • Arantzazu Zugasti 630.585.613

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)