Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Lehen sektoreak bere lana ikusgarri egitea erreibindikatuko du Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean

2016-10-15

Edizio honen helburua da emakumeek arlo sozialean eta politikoan duten partaidetza balioestea eta onartzea haien partaidetza funtsezkoa dela.

Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren XIII. edizioak 150 emakume inguru elkartu ditu Zuhatzu-Kuartangoko udaletxean haiei guztiei eskainitako ekintza batean. Ekitaldia Landa Eremuko Emakumeen Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak antolatu dute, HAZI Fundazioaren idazkaritza teknikoaren ikuskaritzarekin.

Eusko Jaurlaritzako Landa Landa eta Itsasertzaren Garapenaren eta Europar Politiken jarduneko zuzendari Elena Gutierrezek esan duenez, “azpimarratzekoa da Landa Eremuko Emakumeen Batzordeak duen garrantzia, izan ere, landa ingurunean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lanean diharduten erakundeek eta agente sozialek lankidetzan aritzeko foroa baita, eta beraz, partaidetza hori funtsezko pieza da aliantzak eratzeko eta sareak sortzeko”.

Egunaren ospakizunetan parte hartu dute, baita ere, Edurne Ibarrolak, Landa Eremuko Emakumeen Batzordea ordezkatzen; Izaskun Landaidak, Emakundeko Zuzendariak; Eduardo Fernandez de Pinedo Gonzalezek, Zuhatzu-Kuartangoko Udaleko alkateak ;Beatriz Artolazabalek, Arabako Foru Aldundiko Zerbitzu Sozialetako diputatuak; eta Miren Elgarrestak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendariak.

Aurtengo ospakizunarekin asmoa izan da balioestea emakumeak gizartean eta politikan parte hartuz egiten duten lana eta partaidetza hori benetan bultzatzeko baldintzak sortzea. Zentzu horretan, bertaratuek aukera izan dute emakumeek gizartean eta politikan egindako lana azpimarratuz 6 emakumek kontatutako lekukotasunak entzuteko.

Euskal Nekazaritzako Sektoreko emakumeen gainek diagnostikoa

Urtebete igaro da Emakume nekazarien estatutuaren Legea onartu zenetik. Legea aho batez onartu zen Eusko Legebiltzarrean, eta harrez gero hainbat alderdi lantzen ari dira; emakume nekazari euskaldunen gaineko diagnostikoa lortzeko egin den ikerketa da lan horietako bat.

Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egin ondoren, lanaren ondorioa da emakume nekazariek landa ingurunearen irudia hobetu nahi dutela eta hiri ingurunearekin berdintasunezko tratua eduki nahiko luketela, hau da, aurkan ibili beharrean, elkarren osagarri izan. Hiri ingurunekoak kontzientziatu nahi dituzte euskal nekazaritzaren sektoreak duen baliagarritasuna, ez bakarrik iraganaren sinboloa delako, baizik eta gure etorkizunaren zati garrantzitsua delako ere bai.

Era berean, beste gauza batzuen artean, burokrazia gutxiago egotea nahi dute, kontrataziorako laguntzak egotea, eta bertako produktua balioestea.

Esteka honetan eskuratu daiteke dokumentu osoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)