Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Izaskun Iriarte: “Eusko Jaurlaritzak Hiri Agenda Berria eraginkortasunez ezar dadin laguntzen du tokiko eta eskualdeetako gobernuen mundu sarearen baitan”

2016-10-17
  • Global Taskforce of Local and Regional Governments-  Hiri Agenda Berriari buruzko Tokiko eta Eskualdeetako Gobernuen Bigarren Mundu Biltzarra eta Habitat III Biltzarra.
  •  Gaur astelehena, Quitoko Habitat III Biltzarrean hartu du parte Lurralde Politikako sailburuordeak. Topaketa 20 urtez behin egiten da hiriaren erronkak eta giza asentamenduen garapen jasangarria eztabaidatzeko
  • Roberto San Salvador, Deusto-ko Unibertsitateko Katedradunak konferentzian parte hartzen du .

 

Quito, 17 10 16

Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuorde Izaskun Iriartek eta Marian Elorza Idazkari Nagusia Habitat III Biltzarrarekin batera Quiton antolatu hartu dute. Habitat III 20 urtez behin egiten da hiriaren erronkak eta mundu osoko giza asentamenduen garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa sendoa eztabaidatzeko. Mundu osoko eskualde buruen, ministroen eta alkateen aurrean egin duen lehenengo esku-hartzean, Izaskun Iriartek adierazi du “Eusko Jaurlaritzak Hiri Agenda Berria eraginkortasunez ezar dadin laguntzen du, tokiko eta eskualdeetako gobernuen mundu sarearen baitan”. Topaketan NBEko hainbat estatu kidek eta hainbat hirik, eskualdek, herrialdek eta erakundek laguntzen dute.

 

Izaskun Iriarterekin batera joan dira Quitora Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendari Leyre Madariaga. Biltzarrak nazioarteko komunitateari eskaintzen dio azkar aldatzen diren hirietako joerak eta eredu horiek munduko gobernu- eta hiri-sistemetan, gizakien garapenean, eta ingurumenaren ongizatean nola eragiten duten elkarrekin ebaluatzeko aukera.

 

Tokiko eta Eskualdeetako Gobernuen Biltzarra gaur, astelehena, egin den Habitat Biltzarraren aurretik egin da. Quitoko Kultur Etxean elkartu dira Eusko Jaurlaritzaren izenean joan diren Izaskun Iriarte eta Marian Elorza ordezkariez gainera, besteak beste, Errusiako Kyzyul hiriko alkate Dina Oyun, Madrilgo alkate Manuela Carmena; Berlingo alkate Michael Muller, Buenos Aireseko Horacio Rodríguez-Larreta, Delhiko Garapen Mahaiko kide den Kumar Rai Bipin, Patrick Braouezec, Rabateko alkate Mohamend Sadiki, Santa Féko Javier González eta Montevideoko Daniel Martínez. Ekitaldiaren buru Rafael Correa, Ban Ki Moon, Joan Clos eta Mauricio Rodas izan dira.

 Roberto San Salvador, Deusto´ko Unibertsitateko Katedradunak konferentzian parte hartzen du, gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da; Bilboko eta Donostiako campusetako irakaskuntza tokian ematen du

Iriarteren esanetan “ohore handia da Eusko Jaurlaritzarentzat Hiri Agenda Berria eraginkortasunez eta efizientziaz ezar dadin lagunduko duten gobernu konprometituen mundu sare honetan parte hartzea”.  

 

“Azken 30 urteotan Euskadik berretsi egin du kontsumo- eta ekoizpen-ohitura jasangarrietara iristeko konpromisoa, bai eta klima-aldaketa arintzeko eta egokitzeko neurriak hartzekoa ere. Konpromiso horren adierazpenak dira, esate baterako, Klima Aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea eta hiri eta herri jasangarriagoak lortzeko Euskal Adierazpena. Helburua da ingurumena izatea gure jarduera ekonomikoaren eta gure ekoizpen-ereduen ardatza. Eta gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa da hori” zehaztu du Iriarte sailburuordeak.  

 

Ingurumena

Izaskun Iriartek esan duenez “esparru arautzaileak alde batera utzita, ondo asko dakigu ingurumenak gero eta balio handiagoa duela gizarte modernoetan, hirietan bizi direnen premiak eremu horietako bizi-kalitaterekin harmonizatzeko funtsezko elementu gisa. Oinarrizko elementua da hainbat erabaki hartzeko: non bizi, nola ekoitzi, zer kontsumitu, nola bidaiatu edo nola gozatu aisia”.

 

Bere azalpenean, sailburuordeak azpimarratu du “lortu behar dugu gure hiriak jasangarriagoak izatea, erresilientzia handiagoa izatea eta bizitzeko egokiagoak izatea.  Dena den, ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren erronkak, eta klima aldaketara egokitzekoak, erakundeez, hiriez eta mugez haratago iristen dira. Erronka horiek nazioarteko lankidetza sendoa eskatzen dute”.

 

Iriartek konfiantza osoa du “tokiko eta eskualdeetako agintariekin, mundu osoko nazioarteko erakundeekin konpromiso politikoak bideratzeko eta hirien garapen jasangarriaren egungo erronkei aurre egiteko egiten den lanean. Tokiko eta eskualdeetako agintariok prest gaude aurrean dugun erronka itzelari aurre egiteko, horretarako ezagutzak partekatuta, berrikuntzaren bidez eta, batez ere, ikuspegi orokorra tokiko ekintzetara ekarrita”.  

 

Sailburuordeak eskerrak eman dizkie Nazio Batuen Erakundeko estatu kideei eta erakunde aldeaniztunei “tokiko eta eskualdeetako gobernuek herrialde inklusiboagoak eta jasangarriagoak eraikitzeko eta belaunaldi berriei mundu eta etorkizun hobea uzteko duten eginkizun garrantzitsua aitortzeagatik”.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Leyre Madariaga, Jesús María Erquicia, Roberto San Salvador, Dina Oyun, Manuela Carmena; Michael Muller, Kumar Rai Bipin, Patrick Braouezec Mohamend Sadiki, Javier González Daniel Martínez, Rafael Correa, Ban Ki Moon, Joan Clos, Mauricio Rodas