Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Durangoko Herri Akordioan aurreikusitako ekintzak aktibatu ditu

2016.eko urriak 14

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Herri Akordioan aurreikusitako zenbait jarduketa ildo jarri ditu martxan.

Udalerriko 240 elkarterekin batera, Euskotrenek bat egin du akordioarekin. Akordio horrek, dagoeneko hasi diren San Fausto jaiak indarkeria sexistarik gabe gozatzeko apustua ere egiten du.

Akordioa sinatu duten erakundeek hartutako konpromisoen artean, langileei akordioaren eta akordio hori betetzearen garrantzia jakinaraztea dago, eta baita jaietan eraso sexistaren bat gertatzen bada gauzatu beharreko jarduketa protokoloa ere. Horri dagokionez, Euskotrenek udal protokoloa aplikatuko du Durangoko jaiek irauten duten bitartean eraso sexistaren bat gertatzen bada.

Konpromiso horren ondorioz, Euskotrenek argitaratu du dagoeneko bere barne informazio orrian akordioarekin bat egiteari buruzko albistea, haren edukia eta eraso sexistaren bat gertatzen bada jarraitu beharreko protokoloa kopiatuz. Halaber, protokolo hori banatu die Durangoko jaietan programatutako zerbitzuetan arituko diren langileei. Halaber, Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vascaren (ETS) lankidetzarekin, informazio kartelak jarri dira Durangoko geltokian.

Jarduketa protokoloak ekintza hauek aurreikusten ditu, eraso sexistaren bat ikusten bada edo norbait laguntza eske hurbiltzen bazaigu:

1. Lehentasuna eman.

2. Erasotuarengana jo, eta laguntzarik behar duen galdetu.

3. Arreta eta ererspetu handiz entzun. Babes emozional osoa eskaini, eta ez utzi bakarrik.  

4. Premiazko laguntza behar badu, ondoren adierazten diren telefono zenbakietara deitu: 016 (emakumeen kontrako indarkeriaren telefono zenbakia); 112 (larrialdiak); 946 030 010 (Udaltzaingoa, 24 orduz); eta 944 669 300 (Durangoko Ertzaintza, 24 orduz).

5. Erasotuarekin egon, laguntza heldu arte.

6. Erasotzailearen itxura gogorarazten saiatu.  

7. Galdetu emakumeari ea salaketa jarri nahi duen, eta kasu bakoitzean ezarri beharreko neurriak erabaki, hasierako aholkularitza mailan, erabateko errespetua erakutsiz bere erabakiaren, intimitatearen eta konfidentzialtasunaren aurrean.  

Horrez gain, Euskotrenek gogoratu behar du joan den irailaren 28tik, erabiltzaileek Konpainiaren mugikorretarako aplikazioa dutela erabilgarri. Tren eta tranbia zerbitzuen informazio osoa bideratzeaz gain, joan-etorri seguruagoak bermatzen ditu.

Android eta iOS gailu mugikorrak dituzten pertsonek Google Playtik eta App Storetik jaitsi dezakete Euskotrenen doako ‘app’ ofizial berria. Itxura berria erakusten du, garraio publikoko enpresen gainerako aplikazioekin alderatuz, edozer gertatuz gero SOS Deiaken 112 larrialdi zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera, adibidez.

Dei hori aktibatuz gero, abisua Euskotreneko kontrol postura helduko da, eta hura, behar denean, tren edo tranbia gidariarekin harremanetan jar daiteke, berehalako jarduketa martxan jartzeko.

Funtzionaltasun hori indartzeko, trenetan eta tranbiatan gerta daitekeen eta gizalegezkoa ez den edozein portaeraren berri eman ahal izango zaio Euskotrenen sistema zentralari, liskarrak, zaratak edo oinak eserlekuetan jartzeak eragindako eragozpenak…

Euskotrenekin egiten diren joan-etorrien segurtasuna bermatzea bilatzen duten bi funtzionaltasun horiek aktibatzeko ezinbestekoa izango da erregistratzea, ezinbesteko zenbait datu emanez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko