Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

José Manuel Fínez sailburuordearen hileta Bilbon egingo da gaur

2010.eko urriak 18

Aurreko ostiralean zendutako Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuordearen hileta-elizkizuna gaur egingo da, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Nuestra Señora de Covadonga La Merced elizan.

José Manuel Fínez (Mielan de Gers, Frantzia, 1962), Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean doktoratua eta Kantabriako Unibertsitatearen Zuzenbide Zibileko irakasle titularra eszedentzian zena, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko magistratua izan zen sailburu izendatu arte, aurreko urteko maiatzean, hain zuzen. Jueces para la Democracia elkarteko kidea zen, eredu judizialak idazteko batzordearen kolaboratzailea, dozena bat liburu argitaratu zituen eta Zuzenbide arloko hainbat eta hainbat aldizkaritan parte hartu ohi zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Bilbon duen egoitza hartu zuen larunbatean, goizeko 11:00etatik iluntzeko 19:00ak arte, haren hil-kapera.

Goian bego.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan