Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek ikasleei zuzendutako zerbitzuak indartuko ditu Gasteizko Tranbian urriaren 17tik aurrera

2016-10-14

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak ikasleei zuzendutako Gasteizko tranbiaren zerbitzuak indartuko ditu urriaren 17tik aurrera.
Ikasketa garaia heldu ondoren, eskaintza herritarren beharretara egokituko da, lana edo ikasketak direla eta leku batetik bestera joan behar duten pertsonen garraioa errazteko. Horrela, lehendik dauden errefortzu zerbitzuez gain, beste bi tranbia zerbitzu gehituko dira:

• Gernikako Arbola-Angulema: 7:37an.
• Lovaina - Abetxuko : 13:10ean.

Beraz, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, errefortzuko tranbia hauek zirkulatuko dute:

• Gernikako Arbola –Angulema: 7:37an, 8:37an
• Wellington – Angulema: 8:46an
• Ibaiondo – Angulema: 12:35ean
• Angulema – Ibaiondo: 8:57an eta 9:04an
• Lovaina – Ibaiondo: 13:03an
• Lovaina-Abetxuko: 13:10ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta baita, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenejgv twitter gunean ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko