Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek igandean Donostian autobusen zerbitzua aldatuko du

2016-10-14

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igandean zehar, urriaren 16an, Donostian autobusen zerbitzua aldatuko du “Oinezko Klasika” probaren ospakizuna dela eta.

UK09 Zumaia – Donostia (N-634) linean sartutako aldaketak ondorengo hauek dira:

• Sarrerak Donostiara: 9:30eko zerbitzua Zumaitik irteten dena, hiriburura saihesbidetik Pio XIIra sartuko da. Hori dela eta, zirkulazio horretarako ondorengo geralekuak kenduko dira: Errotaburu, Matia, Unibertsitateak, Antiguo eta San Martin.

• Irteerak Donostiatik: 9:45eko, 10:00etako eta 10:45eko irteerak Autobusetako Geltokitik saihesbidera burutuko dira eta ondorengo geralekuak kenduko dira: Zumalakarregi, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenejgv twitter gunea dituzte erabilgai.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko