
Ertzaintzak “Prestik 2016 Ezkerraldea” enplegu-azokan hartuko du parte
Ertzaintzaren parte-hartzearen helburu nagusia da lanbide-etorkizuna bideratzeko adinean diren gazteei azaltzea zer aukera zabaltzen zaizkien euskal polizia-erakundearen barruan. Gainera, emakumeentzako laneko aukera zabalak nabarmendu nahi dira, Segurtasun Sailak Ertzaintzan emakumeen kopurua gero eta handiagoa izan dadin sustatu nahi baitu.
Egituraren barruan dauden lanpostuen aniztasuna, lanean gora egiteko aukerak eta Ertzaintzako langileen lan-baldintza onak dira azoka horretan azalduko diren aktiboetako batzuk. Zehazki, emakume ertzainek jada egiten dituzten zereginen ikuspegi zehatza eta erakargarria eskainiko zaio emakumezkoen kolektiboari, eta Ertzaintzaren barruan emakumeei zabaltzen zaizkien lanbide-garapenerako aukerak azalduko dira.
Helburu horiek lortzeko, Ertzaintzak agenteak eramango ditu azokara, eta bertan lanbidearen izaera azalduko dute, eta zenbait unitateren eguneroko lanarekin lotzen diren erakustaldiak antolatuko dituzte –hala nola Polizia Zientifikoarena edo Zaintza eta Erreskate Unitatearena–. Horrez gain, Ertzaintzaren APP berria aurkeztuko dute jendaurrean.
Emakumeengan interesa piztearen lehentasunezko helburuarekin bat eginik, Ertzaintzaren parte-hartzea Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundeak) antolatzen duen XIII. Berdintasunerako Foroaren esparruan biltzen da, eta bat egiten du martxoaren 8a ospatzeko kanpainaren goiburuarekin: “berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu”.
-
2016-10-18
Comentario de Twitter:
La Ertzaintza participa en la feria de empleo “Prestik 2016 Ezkerraldea”... https://t.co/XPDdrrEQNb