Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak “Prestik 2016 Ezkerraldea” enplegu-azokan hartuko du parte

2016.eko urriak 13
Urriaren 20an eta 21ean egingo da Portugaleten (Bizkaia)
 
Ertzaintza Portugaleten (Bizkaia) urriaren 20an eta 21ean egingo den “Prestik 2016” azokaren hurrengo ekitaldian hartuko du parte. Ertzaintzak informazio-stand bat jarriko du eta, gainera, Ertzaintzaren agenteek erakusketetan, hitzaldietan eta erakustaldietan hartuko dute parte. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu du azoka, DEMA-Enpresa Garapena agentziaren bitartez. Azokaren helburua etorkizuna duten eta etorkizunekoak diren lanbideak sustatzea denez gero, erakusleiho aparta da lanbidean eta lanean garatzeko interesa duten gazteentzat.

Ertzaintzaren parte-hartzearen helburu nagusia da lanbide-etorkizuna bideratzeko adinean diren gazteei azaltzea zer aukera zabaltzen zaizkien euskal polizia-erakundearen barruan. Gainera, emakumeentzako laneko aukera zabalak nabarmendu nahi dira, Segurtasun Sailak Ertzaintzan emakumeen kopurua gero eta handiagoa izan dadin sustatu nahi baitu.

Egituraren barruan dauden lanpostuen aniztasuna, lanean gora egiteko aukerak eta Ertzaintzako langileen lan-baldintza onak dira azoka horretan azalduko diren aktiboetako batzuk. Zehazki, emakume ertzainek jada egiten dituzten zereginen ikuspegi zehatza eta erakargarria eskainiko zaio emakumezkoen kolektiboari, eta Ertzaintzaren barruan emakumeei zabaltzen zaizkien lanbide-garapenerako aukerak azalduko dira.

Helburu horiek lortzeko, Ertzaintzak agenteak eramango ditu azokara, eta bertan lanbidearen izaera azalduko dute, eta zenbait unitateren eguneroko lanarekin lotzen diren erakustaldiak antolatuko dituzte –hala nola Polizia Zientifikoarena edo Zaintza eta Erreskate Unitatearena–. Horrez gain, Ertzaintzaren APP berria aurkeztuko dute jendaurrean.

Emakumeengan interesa piztearen lehentasunezko helburuarekin bat eginik, Ertzaintzaren parte-hartzea Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundeak) antolatzen duen XIII. Berdintasunerako Foroaren esparruan biltzen da, eta bat egiten du martxoaren 8a ospatzeko kanpainaren goiburuarekin: “berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2016.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    La Ertzaintza participa en la feria de empleo “Prestik 2016 Ezkerraldea”... https://t.co/XPDdrrEQNb

Komunikabideek behera kargatzeko