Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Europa atlantikoko korridorean, Bordele-Tours abiadura handiko bide-zatia uztailaren 2tik aurrera erabilgarri izaten denean, bost ordu beharko dira Irun eta Paris arteko bidea egiteko

2016.eko urriak 13
  • SNCF egun hauetan ari da probak egiten AHTrekin orduko 320 kilometroko abiaduran

 

VG 16 10 13

Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuorde Antonio Aiz gustura agertu da laster egongo delako erabilgarri (2017ko uztailaren 2rako dago aurreikusita) abiadura handiko Tours-Bordele zati berria Europa atlantikoko Paris-Bordele-Irun-Vitoria/Gasteiz-Madrid korridorean. SNCF konpainia egun hauetan ari da hainbat proba egiten AHT batekin. Tren berezi horrek hainbat neurgailu ditu, eta orduko 320 kilometroko abiadurara iristen da, Akitaniako hedabideetan zabaldutako irudietan ikusi ahal izan den bezala.

 

“Abiadura handiko trenbide-zati hori erabilgarri izaten denean, 5 ordu baino ez dira beharko Irundik Parisera arteko bidaia egiteko, eta Europar Batasuna ari da, beraz, ikusten errealitate bihurtzen ari dela ingurumenaren jasangarritasuna eta kontserbazioa sustatzeko, gizartearen garapenerako eta kohesiorako, garraio publiko eraginkorra eskaintzeko eta klima aldaketaren eraginen aurkako jarduera bateratua garatzeko guztiz onuragarria izango den Atlantikoko trenbide-korridorea”.

 

SNCF 25.000 volteko korronte elektrikoarekin ari da egiten probak zati berrian, eta horiekin neurtu ahal izango ditu plataformaren kalitatea, dardarak, katenariaren tentsioa, irrati-transmisioak eta seinale adimendunak. Proba dinamikoen lehenengo fase hau abendura arte luzatuko da, eta urtarriletik aurrera neurketa zehatzagoak egingo ditu uztailaren 2an linea martxan jarri arte. SNCFko 400 profesional ari dira prestatzen TGV Atlantique deitzen den honen zerbitzuak gauzatzeko.  

 

Aizek, bestalde, gogoratu du “Euskadik eta Akitania Berriak lanean jarraitzen dutela salgaietarako den eta Calais/Dourges Jundiz-Vitoria/Gasteizekin lotuko duen beste trenbide paraleloaren proiektuan –“Atlantikoko tren-autobidea”–. Kasu honetan Akitaniako trenbide tradizionala erabiliko du, behar bezala egokituta, eta penintsulako lurraldean Euskadiko trenbide-sare berria". Zerbitzu horrek atoidun kamioiak eta trailerrak garraiatu ahal izango ditu bagoi berezietan, eta, era horretara, arindu egingo da errepideetako trafikoa.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @garraioEJGV
    2016.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    El nuevo tramo ferroviario de gran velocidad Burdeos-Tours enlazará en 5 horas Irún con Paris desde el 2 de julio https://t.co/bq0Nv4Dkzv

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)