Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Gobernu honekin Gernikako Estatutuaren garapena ia itxita geratuko da”

2010.eko urriak 16

Estatutuaren garapena Eusko Jaurlaritzaren 4 ardatzetako bat da legealdi honetan, beste hirurak honakoak baitira: bakea eta askatasunerantz aurrera egitea, euskal politikaren normalizazioa eta krisi ekonomikoaren kontrako borroka, eta gailentzekoa da “aparteko abiaduran” erdiesten ari direla

Patxi López lehendakaria poztu egin da PSOEk eta EAJk aurrekontuen inguruan lortu duten akordioagatik, Gernikako Estatutuari “behin betiko bultzada” bat ematea ahalbidetuko du eta. “Gobernu honekin Gernikako Estatutuaren garapena ia itxita geratuko da”, adierazi du Lópezek, eta “negoziazioak itxi, transferentziak gauzatu eta eskumenak kudeatuko” dituena Jaurlaritza izango dela eta hori gertatzen ez denean “planto egingo diogula” azaldu du. Eusko Jaurlaritzak hori adostutako neurrietako baten bidez gauzatuko du eta, hain zuzen ere, Urdaibaiko Guggenheim-aren inguruko azterketa bat egiteko 120.000 euroko esleipena ematea planteatzen du. “Ez dut uste akordioren zati hori inola ere dagokidanik. Eusko Jaurlaritzak ez du biosferaren erreserban Guggenheim Museoa egitearen alde apustu egingo, lehenago ere esan dudan bezala, eta krisi garaian gaudela kontuan hartuz, gaizki erabilitako dirua dela iruditzen zait”, azpimarratu du.

Horren harira, Lópezek gogorarazi du Jaurlaritzak legealdia hasi bezain laster eskumenaren eskualdatzea burutzearen alde apustu egin zuela eta orain, “aurrekontuak batzuen eta besteen gobernuekin aurrekontuak negoziatu behar izan diren hainbat urteren ondoren, eta transferentziak ez direnean inoiz ere baldintza izan negoziazio horietan” eta iaz gertatu zen bezala lan-arloko politika aktiboen transferentzia oztopatu ere egin denean “EAJk gaia mahaigaineratu du”. Lópezen ustez, jeltzaleen jarrera aldaketa hori “oso bitxia” da eta gobernuak “lehentasun” gisa zituelako eta “haiek ez zutelako lekuz kanpo geratu nahi” gertatu da.

Lehendakariaren iritzian, “oso ona” da EAJ “orain Estatutua defendatzeko ahalegin osoa egiten ari dela” eta alde batera uzten dituela “duela gutxira arte mantendu dituen planteamendu subiranistak, banaketa eta liskarra baino eragiten ez dutenak”. “Horrek gure herrialdeari segurtasuna, konfiantza eta eraginkortasuna emango dio, eta hori ezinbestekoa da aurrean ditugun erronkei bermeekin aurre egiteko”, gehitu du.

Bukatzeko, lehendakariaren hitzetan, “Espainiarentzat ona da, baita Euskadirentzat ere” krisi ekonomikoko une hauetan aurrekontuak onartzea, eta Euskal Herria euskal gizartearen beharrak “hobeto” kudeatzeko “baliabide eta tresnekin” indartuko da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria