Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

2016.eko urriak 13

Txapelketa Donostiako Kursaal Jauregian egingo da urriaren 24a eta 26a bitartean

25 kide guztira dituzten hiru epaimahaik aztertuko dute 80 partaideen artean aukeratutako 10 finalisten lana.

Txapelketa zuzenean eskainiko da Internet bidez, www.campeonatodepintxos.com webgunean

Bartzelonako moments jatetxeko Raül Ballam izango da XI. Amstel Oro -Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren epaimahaiko presidentea. Ekitaldia urriaren 24a eta 26a bitartean egingo da Donostiako Kursaal jauregian.

Doakoa izango da Kursaal Jauregira sartzea Txapelketako hiru egunetan zehar

Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko 80 sukaldari onenen lanak ikusi ahal izango dira

Raül Ballam gure herriko gastronomiaren errealitate esanguratsuenetako baten ordezkaria da. Erro sakonak ditu Bartzelonako Maresme eskualdeko San Pol de Mar herrian, bertan hazi baita profesionalki, Carme Ruscalleda eta Toni Ballam bere gurasoen alboan, Sant Pau jatetxe ezagunean.
Raülek Cultibar aldizkari digitalean aitortu zuenez, "zigortuta sartu ninduten sukaldean, ikasle txarra nintzelako”. Gurasoen helburua, antza, “zentza nendin eta ikasten jarrai nezan zen, baina eskuzko lanak liluratu ninduen”.
Ondorioz, familiak San Pol de Marren duen supermerkatuan hasi zen lanean, harategian eta eramateko jakiak prestatzen. 1996. urtean Sant Pau jatetxera pasa zen, Carme Ruscalleda amaren babes zorrotzaren pean. Jatetxeko atal guztietan lan egin zuenez, lanbidearen ezagutza sakona bereganatu zuen. 2001ean stage bat egin zuen Akelarre jatetxean eta 2005ean Tokioko Sant Pau jatetxea irekitzeko lan guztien prestaketaz eta koordinazioaz arduratu zen, bertako chef sortzailea bilakatuz. Hori guztia, San Pol de Marreko Sant Pau jatetxeko lanari muzin egin gabe.
2009arekin batera erronka handienetako bat iritsi ztzaion, Bartzelonako Mandarin Oriental Hoteleko Moments jatetxea alegia, Carme Ruscalleda amarekin batera kudeatzen duena. Lehen urteurrenean Michelin Gidaren babesa lortu zuten; bi urte beranduago, 2012n, bigarren izarra lortuko zuten.
Cultibar aldizkariari esan zionez “amak beti esan dit lortzen ditudan sari guztiak nire lanaren ondorio izango direla, ez nire abizenaren ondorio; katalanez esaten ohi denez, debo dar llum y no fum (kea ordez, argia saldu behar dut). Eta hortan dabil. "zaporearen sukaldea defendatzen dut, non osagaien kalitateak berebiziko garrantzia duen" esaldiaren aldarrikatzaile Raül Ballam izango da Amstel Oro -Euskal Herriko Pintxo Txapelketako 2016ko edizioaren epaimahaiko presidentea.

Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatu duen XI. Amstel Oro -Euskal Herriko Pintxo Txapelketak ondoko babesleak ditu: Amstel Oro, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, El Coto de Rioja bodega, Kutxabank, Makro, GBech Profesional, Café Blackzi, Bacalao Giraldo, Paradores de Turismo, Igartza Food Service eta Euskaltel.

LEHIA HANDIKO TXAPELKETA

Xi. Amstel Oro -Euskal Herriko Pintxo Txapelketa urriaren 24a eta 26a bitartean egingo da Donostiako Kursaal jauregian, Europako Kultura Hiriburutzaren urtean. Hiru egun Horietan, Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko pintxo-sukaldari onenak lehian arituko dira.

Txapelketaren egitura oso zorrotza da eta finalera iristeko eta sari nagusiak jaso ahal izateko, lehiakideek hiru epaimahai ezberdinen bahetzea gainditu beharko dute. Sailkatze saioak hiru dira eta astelehenean (goiz eta arratsaldez) eta astearte goizean egingo dira.

Saio bakoitzean, zazpi pintxo sailkatuko dira astearte (urriaren 25a) arratsaldean egingo den finalerdirako. Bertan hamar finalistak aukeratuko dira, asteazken (urriaren 26a) goizean lehiatuko direnak 2016ko edizioko txapela eskuratzeko.

SARIAK

XI. Amstel Oro -Euskal Herriko Pintxo Txapelketak dirusari garrantzitsuak emango ditu. Horien artean nabarmentzekoak dira Amstel Oro Sari Nagusia txapeldunarentzat (3.000 euro, txapela eta Ramon Rotetak egin duen trofeoa); Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia bigarrenarentzat (2.000 euro eta diploma); eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala Sari Nagusia hirugarrenarentzat (1.000 euro eta diploma).

XI. Amstel Oro -Euskal Herriko Pintxo Txapelketak Kutxabank Pintxo Herrikoia Saria eskaintzen du ere. Entitatearen bezero guztien artean eginiko zozketa bidez sorturiko Epaimahai Herrikoi batek erabakiko du saria.

Lehiakideek, halaber, beste sari berezi hauek lor ditzakete ere: El Coto de Rioja Saria, El Coto de Riojako ardoekin hobekien doan pintxoari; Bacalao Giraldo Saria, bakailaoa daraman pintxo onenari; Biarritzkitsch Gastro Berrikuntza Saria, balio berritzailea hobekien ordezkatzen duen pintxoari; Amstel Oro Saria garagardoarekin hobekien doan pintxoari; Txapelketa baten Irudia Paradores Saria, “Pintxos 2017” liburuko azala izango den irudiari; eta Igartza Food Service Saria, 2016ko Pintxo Taberna Onenari.

ZUZENEKO EMANKIZUNA INTERNET BIDEZ

XI. Amstel Oro -Euskal Herriko Pintxo Txapelketa osotasunean eskainiko da Internet bidez, sailkatze saioak urriaren 24 asteleheneko 10:00etan hasten direnetik sari banaketara arte, urriaren 26 asteazkeneko eguerdian egingo dena. Emankizuna www.campeonatodepintxos.com webgune ofizialean eskainiko da.

EGITARAUA

2016ko urriaren 24a, astelehena

10:00-13:00 Sailkatze saioa

16:00-19:00 Sailkatze saioa

Urriaren 25a, asteartea

10:00-13:00 Sailkatze saioa

16:00-19:00 Finalerdia

Urriaren 26a, asteazkena

9:00-11:00 Finala

11:30 Sari banaketa

IRABAZLEEN ZERRENDA

2015. Alex Múgica, Iruñako La Cocina de Alex Múgica. Markalao patatekin

2014. Jesus Iñigo eta Nerea Sistiaga, Huarteko (Nafarroa) Ábaco taberna. Arroka sardina.

2013. Bixente Muñoz, Hondarribiko (Gipuzkoa) Gran Sol taberna. Ketutako bakailao tosta, foie, pikillo-piper eta soia eta Modenako ozpin-olioarekin

2012. Nerea Sistiaga eta Jesus Iñigo eta, Huarteko (Nafarroa) Ábaco taberna. “Antxoa belakia”

2011. Iñaki Rodaballo, Gasteizko Iñaki Rodaballo taberna. “Chip’s y ron”

2010. Bixente Muñoz, Hondarribiko (Gipuzkoa) Gran Sol taberna. “Arraultza urrez ukitua, artzain-mamiak eta txipiroia”

2009. Darran Williamson, Bilboko Bitoque de Albia taberna. “Buztan Maxi bon-a, errekien zoparekin”

2008. Iñaki Rodaballo, Iruñako Niza kafea. “Porky, Porky”

2007. Edorta Lamo eta Iñigo Cojo, Donostiako A Fuego Negro taberna, “Txitxarroa, ardi-gazta eta menda gerezi-tosta gainean”

2006. Enrique Fuentes, Gasteizko Toloño taberna. “Baba txikiko hostopila, berdel-pisto gainean”

ARGAZKIAK

Raül Ballam, Bartzelonako Moments jatetxea
https://www.dropbox.com/s/233s3hynhdqjbaj/Ra%C3%BCl-Ballam.jpg

https://www.dropbox.com/s/9jjfzi16uwjq4hg/Ra%C3%BCl-Ballam-01.jpg

https://www.dropbox.com/s/6sgxqp11tlcdipb/Ra%C3%BCl-Ballam-02.jpg

TXAPELKETAREN WEBGUNE OFIZIALA

http://www.campeonatodepintxos.com

ANTOLATZAILEEKIN HARREMANETAN JARTZEKO:

Juancar Ayerbe Goitia. Zuzendaria. 630 462948. jayerbe@campeonatodepintxos.com

Jorge Iparraguirre. Marketing. 609 181530. marketing@campeonatodepintxos.com

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)