Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Familiaren zuhaitz genealogikoa egiten ikasteko ikastaroa Euskadiko Artxibo Historikoan

2016.eko urriak 13

Genealogiak ikertu eta eraiki Euskadin” izenburupean, 16 orduko genealogia ikastaroa antolatu du Euskadiko Artxibo Historikoak 

Urrian eta azaroan zehar (larunbat goizeTAN, urriaren 15 eta 29an, eta azaroaren 12 eta 26an) genealogian interesa duen ororentzako ikastaroa antolatu du Euskadiko Artxibo Historikoak. Mendetan atzera egin eta euren zuhaitz genealogikoa osatu nahi duten guztiei zuzendua izanik, datu bila nora jo, artxiboetan gorderik dagoen informazio hori guztia nola erabili edo nola kudeatu irakastea da ikastaroaren helburua.

Azken 30 urte hauetan ikerketa genealogikoa gizartean gehien hedatu den kultur praktiketako bat bihurtu da gure inguruan. Euskadiko artxiboek Interneten informazio kopuru oso handia jarri dute, genealogia aldetik interesgarria. Hala ere, prestakuntza programak garatzea falta da komunitate ugari horrek informazio hori errazago erabili ahal izateko.

Unean uneko jakin-mina alde batera utzita, pertsona talde bat bada, sutsuak oro har, zeinen informazio eta formakuntza eskaerak azkar aldatzen baitiren. Zuhaitz genealogikoa egiteak ikerketa eskatzen du, eta horretarako beharrezkoa da iturri dokumentalak eskuragarri izatea. Kolektibo hau urte hauetan artxiboko dokumentuen informazio kontsumitzaile nagusi bihurtu da.

Testuinguru horretan, eta komunitate horri erremintak nahiz behar adina ezagutza emateko helburuz antolatu du ikastaroa Euskadiko Artxibo Historikoak Antzinako elkartearekin elkarlanean, dokumentu-funtsa eskuera eta erabilgarri izan dezaten: Genealogiak ikertu eta eraiki Euskadin”

  • Lekua: Euskadiko Artxibo Historikoa   (Maria Diaz de Haro, 3    Bilbo)
  • Egunak: larunabatak. Urriak 15 eta 29; azaroak 12 eta 26
  • Doako ikastaroa, plazak bete arte

 

Guernika (1937) filmaren proiekzioa eta bisita gidatuak

Genealogia ikastaroa ez da Euskadiko Artxibo Historikoak urrirako antolatu duen jarduera bakarra. Aste honetan bertan, urriaren 14an, ostiralez, Nemesio Sobrevillak 1937an zuzendu zuen Guernika filma proiektatuko da. Film honek gerra zibileko irudirik latzenetako batzuk grabatu zituen, Gernika bonbardaketa eta ondorengo irudiak, eta Bizkaitik ihes egitera behartutako umeen irudiak. Proiekzioaren ondoren, mahai ingurua izango da, erbesteratzea hizpide nagusi hartuta.

            Guernikaren (1937) proiekzioa eta ondorengo mahai ingurua:

                        Lekua:  Euskadiko Artxibo Historikoa

                        Eguna:  urriak 14, ostirala, 19:30etatik 21:00etara.

                        Doakoa, aretoaren edukiera bete arte.

 

Bestalde, “Euskadiko Artxibo Historikoa eta diktaduran erbesteratutakoen oroimena” izenburu nagusiarekin, Artxiboak bere instalazioan ezagutzeko bisita gidatuak ere antolatu ditu, urriaren 19rako.

Kultura Ondarea kontzeptua da gure ingurunea ulertzeko moduari Europak berez duen ekarpenetako bat, hots, gure nortasun pertsonala eta kolektiboa lotu eta harmonizatzen dituen lotura, historian zehar eta gaur egun hainbat eratan gauzatu dena. Agiritegietan ondare horren zati bat gorde eta herritarren eskura jartzen da. Egun horretan ere Euskadiko Artxibo Historikoak ateak irekiko ditugu, egunero bezala, baina, gerra zibilaren ondorengo euskal herritarren erbestealdiari buruzko jatorrizko agiriak eta lekukotasunak erakusteko asmoz.

            Euskadiko Artxibo Historikoan bisita.

                        Eguna: urriak 19, ostirala

                        Ordua: 10:00etan eta 12:00etan

                        Lekua hartzeko: eah-ahe@euskadi.eus

Bai Guernika filmaren proiekzioa, bai bisita gidatuak, 2016ko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan kokatzen dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatzen ditu Euskadiko Artxibo Historikoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)