Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Idiazabal mendi gazta nola egiten den ezagutu du Aralarren

2016-10-12

Iñigo Urkullu lehendakariak bertatik bertara ezagutu du Aralarren Idiazabal gazta egiten den lekua. Lehendakaria Maider Zelaieta eta Joseba Insausti artzainekin elkartu da Esnaurretako bordetan. Bi  artzainek Idiazabal mendi gazta egiten dute, eta bigarrenak, Insaustik, alegia, hainbat sari irabazi ditu, horien artean Ordiziako Idiazabal Gaztaren Lehiaketako 43. ediziokoa.

Aurtengo uztailean izendatu zuten Urkullu lehendakaria Ordiziako Idiazabal Gaztaren ohorezko kofrade. Gaur aurrez aurre jakin ahal izan du nola egiten diren produktu horiek, eta, zehazki, mendi gazta. Urkullu lehendakaria goizeko lehenengo orduan ibili da Aralarren, besteak beste, Ordiziako alkate José Miguel Santamariak, Abaltzisketako alkate Jon Zubizarretak eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek lagunduta, eta aurrez aurre ezagutu ahal izan du bertako artzainen bizimodua eta mendi gazta egiteko erabiltzen duten metodoa.  

Mendi gaztak metodo tradizionalak gogora ekartzen dituen eskulan nekeza eskatzen du. Udan neguko larreetatik mendiko larreetara eramaten dituzte abereak, eta larre horietako belarrari esker ekoizten da oso ezaugarri bereziak dituen esnea. Artzain horiek egiten duten produktuan zerikusi estua dute garaiak eta lekuak. Gazta-mota hori asteburu honetan bertan dastatu ahal izango da Idiazabal Gaztaren Kofradiak Ordizian antolatu duen Mendiko Gazten Nazioarteko Mintegiaren eta Azokaren lehenengo edizioan. Azokan hainbat herrialdetako artzain gaztagileek hartuko dute parte. 

2 iruzkin
  • Argazkia ana
    ana
    2016-10-13

    esta semana para mi esta siendo magico @iurkullu

  • Argazkia ana
    ana
    2016-10-13

    me alegro tanto @iurkullu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)