Berriak
Eu

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak elikagaien nekazaritzari, energia berriztagarriei eta itsasoko errekurtsoei buruzko proiektuak finantzatuko ditu

2016.eko urriak 13

Mikel Antón Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak eta Mathieu Bergé Région Nouvelle Aquitaineko eskualde kontseilariak Akitania-Euskadi euroeskualdeak emango dituen laguntzen bigarren deialdian aukeratuak izan diren lau proiektuak aurkeztu dituzte gaur goizean. Oraingo honetan laguntzen guztizko kopurua 200.000 eurokoa da eta ekonomia, ikerketa eta berrikuntzara zuzendutako proiektuetarako izango da. 

Euroeskualdeak erabaki du, horrela, euroeskualdeetako lankidetza estrategikoak finantzatzea Akitania eta Euskadiren arteko lankidetzaren garapenerako funtsezkotzat jo izan diren sei sektore ekonomikotan; esaterako, aeronautika eta garraioan; osasuna/bioosasunean; nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industrian; eraikuntza jasangarrian, egurrean; energia berriztagarrian eta itsasoko eta itsaertzeko baliabideetan. 

Euroeskualdea 2011n eratu zen eta ia 9 milioi biztanle ditu eta Europako lurraldearen %2 ordezkatzen du. Gaur egun esku artean dabilen aurrekontua 2 milioi euro urteko da eta diru hori Akitaniak, Euskadik eta Europako funtsek jartzen dute. Hurrengo hilabeteetan Nafarroa euroeskualde horretara atxikitzea espero da.

  Informazio gehiago

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mathieu Bergé