Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

“Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea” sortu du Gobernuak, biztanleen kexak ebazteko dituen organo independientea

2016.eko urriak 13
  • Organo independentea da, kide anitzekoa, eta euskal administrazio publikoren batek informazioaren sarbiderako eskubidea errefusatu ostean kexa aurkeztu duten lagunei hiru hilabeteko epean erantzutera derrigortuta dago.
  • Batzordeak hiru kide izango ditu eta aipatuari esker euskal biztanleek ez dute “Estatuko Gardentasun Kontseilua”-ra joateko beharrik izango.
  • Batzordea sortzearekin batera, Eusko Jaurlaritzak aurrerapauso handia eman du gardentasunari, publizitate aktiboari eta biztanleriak informazio publikoaren sarbiderako duen eskubideari dagokienean.

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Eusko Jaurlaritzako “Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea” osatuko duten pertsonen izendapena dakar gaur. Izendapen horrek batzorde berri hori osatzea ahalbidetuko du. Hemendik aurrera, batzordearen xedea izango da biztanleen kexak ebaztea, aipatuak informazio publikoaren sarbiderako eskubidea gauzatu eta euskal erakundeen edo entitate publikoen ezezkoarekin bat etortzen ez diren kasuetan.

Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea” organo independentea da, kide anitzekoa; hiru kide izango ditu zehazki: presidente bat eta bi bokal. Hauek karrerako funtzionarioak izan beharko dute, organoaren independentzia ziurtatzeko. Une honetan Javier Bikandi izango da presidentea, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari den heinean. Bi bokalak Ana Arkotxa Azkue eta Koldobike Uriarte Ruiz de Eguino funtzionarioak izango dira. Izendapena lau urterako da.

Eusko Jaurlaritzaren ustez batzorde honen sorrera aurrerapauso garrantzitsua da gardentasunari, publizitate aktiboari eta biztanleriak informazio publikoaren sarbiderako duen eskubideari dagokienean. Garrantzitsua da, halaber, berari eskereuskal biztanleek ez dutelako “Estatuko Gardentasun Kontseilua”-ra joateko beharrik izango. Honela, batzordearen ebazpenak administrazio-bidea amaitzen duten egintzak izango dira.

Batzordearen sorrerak aurrerapena suposatzen du euskal erakundeek biztanleari eskaintzen dioten zerbitzu publikoaren eraginkortasunari eta efizientziari dagokienean ere.

FUNTZIONAMENDUA

Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea" 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren emaitza da. Honek, informazioaren sarbiderako eskubidea gauzatu eta gero biztanleek aurkezten dituzten kexei organoak eman behar dien erantzunaren izaera, forma, eta horretarako epea arautzen ditu. Batzordeak hiru hilabeteko epea izango du, gehienez, kexa ebatzi eta ebazpena jakinarazteko. Erantzunik ez badago epe hori amaitu eta gero kexa onartu ez dela ulertuko da. Ebazpena kexa aurkeztu duen pertsonari eta interesatuari bidaliko zaie. Arartekoari bidaliko zaio ere eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzako webgune ofizialeko GARDENA, gardentasunaren atalean argitaratuko da.

Batzordearen sorrerak ez dakar inolako hazkunderik Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan. 

INFORMAZIOAREN SARBIDERAKO ESKAERAK

2015eko urtarrilean "biztanleen informazio-eskaerei" erantzun ofiziala emateko berezko sistema bat abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzak.Sistema Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN herritarrentzako arreta zerbitzuaren bidez kudeatzen da.Ebazpen guztiak Eusko Jaurlaritzako webgune ofizialeko GARDENA, gardentasunaren atalean daude eskuragarri.

Sortu zenetik 82 eskaera jaso ditu, gehienak ingurumen- (28) eta osasun-gaiei (15) lotuta. Horietako % 75,6ak ebazpen positiboa izan du:

 

INFORMAZIO-ESKAEREN EBAZPENA

(2015eko urtarrila - 2016ko iraila)

 

Sarbide osoa informaziora

62 (75,6%)

Sarbide partziala informaziora

1 (1,2%)

Aintzat hartu ez direnak (*)

9 (10,97%)

Onartu ez direnak (**)

3 (3,6%)

Bertan behera utzitakoa

2 (2,4%)

Desbideratuak

1 (1,2%)

Ebazteke daudenak

2 (2,4%)

Espediente baliogabetua (bikoiztuak)

2 (2,4%)

GUZTIRA

82 (% 100)

 

Onartu ez diren hiru eskaeren kasuan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu da.

(*) 9 eskaera ez dira aintzat hartuak izan: hiru, eskaeraren hartzailea zen erakundea edo organoa ez zelako eskuduna aipatutako arloetan, beste hiru eskatutako informazioa falta zelako, bi errepikatutako eskaerak zirelako eta azken kasua, informazio laguntzailea eskatu zelako eta ez informazio publikoa.

(**) 3 eskaera ez dira onartuak izan: horietako bi eskatutako datuak hirugarrenen pribatutasuna kaltetzen zutelako eta azken horiek baimena eman ez zutelako eta hirugarrena, Eusko Jaurlaritzako beste instantzia batean aztertzen ari ziren errepikatutako informazio-eskaera bat zelako.

 

INFORMAZIO-ESKAERAK

(Gaika)

(2015eko urtarrila - 2016ko iraila)

GAIAK

EBATZIAK

Erakundeak, antolakuntza eta plangintza (urteko eta urte anitzeko plangintzak eta programak…)

1

Ekonomia, aurrekontua eta estatistika (kontratuak, esleipenak, jarduera-estatistikak, ondarea, etab…)

8

Lanak

3

Kultura

1

Hezkuntza

1

Software librea/Software jabeduna

1

Gobernu, Herri Administrazio eta Funtzio publikoari buruz (hautaketa, lan-harremanak, langileen kudeaketa…)

12

Justizia-prozeduren inguruan

6

Ingurumena

28

Segurtasuna

2

Osasuna

15

Enplegua

2

Espediente akastunak (errepikatutako eskaerak…)

2

GUZTIRA

82

 

INFORMAZIO-ESKAERAK

(Eusko Jaurlaritzako Sailen arabera)

(2015eko urtarrila - 2016ko iraila)

 

SAILA

 

 

Lehendakaritza

1

Herri Administrazio eta Justizia

17

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna

8 + 1*

Enplegu eta Gizarte Politikak

3

Ogasun eta Finantza

4

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

4

Segurtasuna

2

Osasuna

19

Ingurumen eta Lurralde Politika

23 + 1*

GUZTIRA

82

*Bi ebazpen izan dituen eskaera bakarra


 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)