Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Quiton egingo den Habitat III Biltzarrean hartuko du parte

2016.eko urriak 12

•           Jasangarritasunerako ekintza eraldatzaileak proposatzen dituen eta ICEIk sustatuta 800 hiri, herrialde eta eskualdek sinatu zuten “Euskal Adierazpena” aurkeztuko du Ana Oregik

•           Topaketa 20 urtez behin egiten da hiriaren erronkak eta giza asentamenduen garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa eztabaidatzeko

VG 16 10 12

 

Eusko Jaurlaritzaren hainbat ordezkarik, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi buru dela, urriaren 17tik 20ra bitartean Quiton (Ekuador) egingo den Habitat III Biltzarrean hartuko dute parte. Topaketa 20 urtez behin egiten da hiriaren erronkak eta mundu osoko giza asentamenduen garapen jasangarriaren aldeko konpromiso sendoa eztabaidatzeko. Bileran NBEko hainbat estatu kidek eta hainbat hirik, eskualdek, herrialdek eta erakundek hartuko dute parte.

 

Ana Oregi sailburuarekin batera bertan izango dira Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Administrazio eta Lurralde Plangintzarako sailburuorde Izaskun Uriarte eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendari Leyre Madariaga. Biltzarrak nazioarteko komunitateari eskainiko dio azkar aldatzen diren hirietako joerak eta eredu horiek munduko gobernu- eta hiri-sistemetan, gizakien garapenean, eta ingurumenaren ongizatean nola eragiten duten elkarrekin ebaluatzeko aukera.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ustez, “hiriaren erronkak lurraldea kontuan izango duen planteamendu orokor batekin aztertu behar dira. Eusko Jaurlaritzak landa-ingurunearen eta hiri-ingurunean arteko elkarreraginaren ikuspegia eskainiko du, lurralde-oreka eta planifikazio antolatua funtsezkoak direla erakutsiz”.

 

Eusko Jaurlaritzak, bai eta estatuen azpiko erakundeek ere, eskumen espezifikoak eta zabalak dituzte lurralde-jasangarritasuna behar duten hainbat arlotan, eta mundu biltzar honetan egotea, beraz, funtsezkoa da Hiri Agenda Berriaren eta Habitat III Biltzarraren ondorengo agertokiaren arrakasta ziurtatzeko.

 

Agenda

Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, honako ekitaldietan hartuko du parte: urriaren 17an, astelehena, Quiton 9:30 direnean, Ana Oregik ekitaldi batean esku hartuko du nazioarteko hainbat sarerekin batera (ORU FOGAR, mundu osoko eskualdeen erakundea eta bozeramailea; “nrg4sd”, Garapen Jasangarrirako Gobernu Erregionalen Sarea). Aztergaia “eskualdeetako gobernuek hiri agenda berrian duten eginkizuna” izango da. 

 

Egun horretan bertan, eta bertako 11:00etan, joan den apirilean Europako 800 hiri eta eskualdek Bilbon sinatu zuten jasangarritasunaren aldeko “Euskal Adierazpena” aurkeztuko dute Euskadik eta ICLEI – Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Elkarteak.  (R20 “Benjamín Carrion” Ekuatoreko Kulturaren Etxea).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)