Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cambridgeko Unibertsitatean ikertzaile bisitari baten egonaldia finantzatzeko laguntza (Gobernu Bilera 2016-10-11)

2016.eko urriak 11

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaur onartu du 2017-2018 ikasturtean Cambrige-ko Unibertsitateko Clare Hall Collegen egonaldia egingo duen ikertzaile bisitari batentzat diru-laguntza. Deialdi honek 75.150 euroko kopurua du.

75.150 euroko diru-laguntza hori hamabi hilabeteko egonaldia finantzatzeko izango da, nahiz eta izangaiek sei hilabeteko egonaldi partzialak ere aukeratu ahal izango dituzten.

Deialdi honetara aurkeztu ahal izateko izangaiek egoitza Euskadin eta doktore titulua izan beharko dituzte, eta Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultateren batean onartuak izan beharko dute. Gainera, lehen egunetik lanean hasi ahal izateko adinako ingeles maila eduki beharko dute. Ikertzaile bisitariak ondorengo diziplinetan egin ahal izango du ikerketa-lana: Fisika, Biologia Zelular nahiz Molekularra eta Arteak (Humanitateak, Gizarte Zientziak eta Zientzi Juridikoak).

Izangaia aukeratzeko prozesuak bi fase izango ditu. Lehen fasean hautaketa batzordeak izangaiaren honako alderdiok baloratu eta puntuatuko ditu: curriculum akademiko eta zientifikoa (argitalpenak, ponentziak, zuzendu dituen ikerketa proiektu edo tesiak, graduko nahiz gradu ondoko irakasle jarduera), ikerketa proiektua, eta izangaiaren disponibilitatea. Bigarren fasea elkarrizketa izango da, non izangaiak bere proiektua aurkeztu beharko duen, ingelesez.

Hautaketa batzordeak aukeraturiko pertsonak Clare Hallen urte osoan egoteko modurik ez balu (12 hilabetez) eta sei hilabeteko egonaldiaren aldeko hautua egingo balu, haren ondoren puntuaziorik altuena lortu duen pertsonari eskainiko litzaioke gainerako sei hilabeteko egonaldia egiteko aukera, hamabi hilabeteak osatu arte.

1966an sortua, Cambridge-ko Unibertsitateko ikasketa aurreratuko ikastetxea da Clare Hall College. Gero eta ikertzaile bisitari gehiago hartzen dituen programa eskaintzen du, hau da, munduko herrialde guztietako akademikoak biltzen ditu, eta ikertzaile horiek Cambridgen bertan bizi eta lan egiten dute hamabi hilabetean, gehienez ere. Cambridgek bost ikastetxe ditu gradu-ondoko ikasleentzat eta horietako bat da Clare Hall. Bertan Euskadiko ikertzaile bisitari bat izatea, bertako gaietan espezializatua izatea hain zuzen, oso lagungarria izango da Euskadi gero eta gehiago ezagutu dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko