Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadi Ikerketa Saria (Gobernu Bilera 2016-10-11)

2016.eko urriak 11

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du 2016ko Euskadi Ikerketa Saria arautzen duen agindua onartzeko erabakia, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Euskadi Ikerketa Sariak, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoa duenak, 40.000 euroko hornikuntza du, ezin zatituzkoa eta bakarra,  eta bi urtean behingo errotazioa du, jarraian azaltzen den eran: urte bikoitietan (2016 honetan, kasu) gaiak Zientzia eta Teknologiari buruzkoak izango dira eta urte bakoitietan Gizarte Zientziei eta Humanitateei buruzkoak.

Zientzia eta Teknologiaren modalitateak arlo hauek sartzen ditu: Oinarrizko Zientziak, Bizitza eta Osasun Zientziak, Teknologia eta Arkitektura. Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateak arlo hauek sartzen ditu: Gizarte eta Ekonomia Zientziak, Zientzia Juridikoak eta Humanitateak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko