Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Lehendakaria eta Justizia sailburua José Manuel Fínez sailburuordearen hil-kaperara joan dira

2010.eko urriak 15

Hil-kapera itxita dago 19.00etatik Bilboko Justizia Jauregian

Patxi López lehendakaria eta Idoia Mendia Justizia sailburua gaur goizean Bilboko Justizia Jauregira hurbildu dira. Bertan, 19.00etatik dago itxita José Manuel Fínez Justizia sailburuordearen hil-kapera, atzo bihotzeko baten ondorioz hil baitzen. Lehendakariak “pertsona ausart eta konprometitu” horri aintzatespen publikoa egin nahi izan dio, izan ere, bere lana “ezinbestekoa” izan baita Eusko Jaurlaritzarentzat. “Justiziaren munduko erreferente garrantzitsu bat eta ezinbesteko lankideetako bat zen”, gailendu du lehendakariak. Bestalde, Idoia Mendia sailburuak Fíndez Justiziaren “zerbitzari handia” zela eta heriotza horren ondorioz, ororen gainetik “lagun bat” galdu duela azaldu du. “Justizia herritarrentzako zerbitzu publiko gisa ikusten zuen. Justizia Sailean herritarren zerbitzura lan egin zuen eta zerbitzu espiritu bera mantendu zuen”, azpimarratu du Mendiak eta Fíndezek “Justiziaren aldaketaren proiektu handia aurrera eramatearen” alde apustu egin zuela gogorarazi du. “Ordezkaezina izango den” arren, sailburuak adierazi du harekin batera lanean aritu zirenek jarraituko dutela haren lanarekin.

José Manuel Fínez Justizia sailburuordearen hil-kapera gaur jarrii da Justizia Jauregian, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitzan. Instalazio judizialeko ateak goizeko 11:00etan ireki dira euskal Justiziaren modernizazioaren bultzatzaile nagusietako bati agur esateko. Fínez Justizia sailburuorde izan da Patxi López lehendakariaren Gobernuan eta Idoia Mendia buru duen Justizia Sailean askotariko esperientzia pilotuak martxan jartzea bultzatu du. Besteak beste, Bulego Judizial berriaren arduraduna izan da. Hileta-elizkizuna astelehenean, urriaren 18an, arratsaldeko 19:30ean egingo da Covadongako Andra Mari parrokian (Garamendu Taldea, Begoña, Bilbao).

José Manuel Fínezek 48 urte zituen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian urte judizialari hasiera eman dion ekitaldian egon zen Idoia Mendia Justizia sailburuarekin batera.

Mielan de Gers-en (Frantzia) jaio zen 1962an eta 2009ko maiatzaren 19an Justizia sailburuorde izendatu zuten. Mielan de Gers-en (Frantzia) jaio zen 1962an eta 2009ko maiatzaren 19an Justizia sailburuorde izendatu zuten.

Zuzenbidean doktore Deustuko Unibertsitatean, eta Jueces para la Democracia elkarteko kide zen. Horrez gain, eredu judizialak idazteko Batzordearekin lankidetzan aritu zen eta hainbat liburu idatzi zituen. Halaber, zuzenbidearen arloko zenbait aldizkaritan idatzi ohi zuen.

José Manuel Fínez Justizia sailburuordea (bideoa)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Idoia Mendia