Berriak
Eu

Hondakinetatik eratorritako produktu eta gaientzako merkatu egonkor baten alde egin du Eusko Jaurlaritzak Bruselan

2016.eko urriak 12

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi María Angeles Elorzak 35 proposamen aurkeztu ditu Eskualdeen Komitearen osoko bilkuran.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi María Angeles Elorzak 35 proposamen defendatu ditu zenbait arau europar zuzentzeko, ekonomia zirkularrari buruz, Europak inbertsio funtsei buruz, BEZaren gaineko Ekintza Planari buruz, Europako industria digitalizatzeari buruz, gizartearen eskubide eta estatu laguntzei buruz eta bizikletaren erabilpenaren gaineko bide-orriari buruz. Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Eskualdeen Komitearen osoko bilkuran hartu du parte Europako Erkidegoaren hiriburuan; bilkura horretan eskualdeen eta toki erakundeen hamabost jarrera politiko onetsi dira Europar Batasunak onartu behar dituen hainbat arau komunitarioren gainean. 

Bilkura horretan izan dira, besteak beste, Europako Parlamentuko Gai Konstituzionalei buruzko batzordearen buru Danutan Hübner andrea eta Eslovakiako Inbertsio eta Informazioaren Gizarterako lehen ministro orde Peter Pelegrini jauna ere, EBren oraina eta etorkizunari buruzko gogoeta egiteko. 

Ekonomia zirkularrari buruzko Ekintza Plan Europarraren gainean, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du garrantzitsua dela merkatu egonkor bat sortzea hondakinetatik eratorritako produktu eta gaientzat. Bestalde, proposatu du  kalitatezko lehengai sekundarioen merkatua sustatzea eta eskatu du Europako Batzordearen kontratazio publiko ekologikoari buruzko Gidaliburuan kontratazio hori izan dezaketen material sekundarioen zerrenda sartzea. 

Europar Batasunean BEZari buruzko Ekintza komunari buruzko Plana dela eta, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak nabarmendu du foru aldundiek eskumena dutela BEZa ordainarazteko, eta hori kontuan hartu behar da Europar Batasunaren asmoa bada zerga hori aplikatzeko lurralde bakar bat eratzea. 

EBn bizikleta erabiltzeko bide-orri bat onartzea dela eta, Eusko Jaurlaritzak proposatu du EBk zeharkako ikuspegia onar dezala horren garapenerako giltzarri guztietan izan dezan eragina, hala nola kultura, hirigintza, segurtasun, lege, hezkuntza eta abarrei buruzko alderdietan. Halaber, zenbait kalitate irizpide adierazi ditu, ezinbestean eragin behar baita horietan bizikleta sare eraginkorra erdiesteko, eta proposatu lan printzipiotzat hartzea heriotzarik ez izateko helburura hurbiltzea, Europar Batasuna aitzindaria izan dadin txirrindularien segurtasunean eta babesean. 

Azkenik, Gasteizko Gobernuak nabarmendu du gizarte zerbitzuek gizarte babesaren zati nagusia osatzen dutela eta ekonomiaren eta txanponaren batasunaren alderdi sozialaren barruan hartu behar direla kontuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)