Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

1,5 milioi euro kultura-artekotasuna sustatzeko eta hizkuntza sendotzeko programetarako (Gobernu Bilera 2016-10-11)

2016.eko urriak 11

 

 

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura  sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du ikasle etorkinentzat kultura-artekotasuna sustatzeko eta ikasle sartu berrien hizkuntza errefortzuko programak gauzatzeko diru-laguntzak deitzen dituen Agindua.

Sartu berri diren ikasleei zuzenduriko hizkuntza errefortzuko programak, Euskadiko hizkuntza ofizialak ez ezagutzearekin zerikusia duten zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduak izango dira.

 

Deialdi honek 1,518 milioi euroko diru-kopurua du, eta Lehen Hezkuntza edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten Euskadiko itunpeko ikastetxeei dago zuzendua. Deialdi honen helburua da, 2016-2017 ikasturtean aipaturiko programa horiek  martxan jartzeak eragiten dituen exekuzio nahiz pertsonal gastuak finantzatzea.

 

Joan zen 2015-2016 ikasturtean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, orotara, kultura-artekotasuna sustatzeko eta hizkuntza sendotzeko 89 programa lagundu zituen diruz, itunpeko ikastetxeek aurkeztutako programak denak ere. Aurtengo ikasturte honetan, ikastetxeek hilabeteko epea izango dute euren proiektuak aurkezteko, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko