Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

9,03 milioi euro musika-ikastegien finantziaziorako (Gobernu Bilera 2016-10-11)

2016.eko urriak 11

Gobernu Kontseiluak onartu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, musika eskola eta ikastegiak finantzatzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egiten duen Agindua. Diru-laguntza deialdi honek, 9.034.370 euroko diru-kopurua du.

Deialdi honen helburua da, musika eskola, kontserbatorio nahiz ikastegi pribatuek 2016an dituzten pertsonal gastuen finantziazioan laguntzea. Zentro hauek musika tradizionaletan lerrotutako prestakuntza praktikoa eskaintzen dute, eta bokazioa eta gaitasuna erakusten dituzten ikasleak ikasketa profesionaletan jarraitu ahal izateko prestatzen dituzte.

Diru laguntza hauen onuradun izan daitezke: titulartasun publikoa edo pribatua duten musika-eskolak, arautu gabeko irakaskuntza emateko baimena dutenak, eta titularitate publikoa duten Kontserbatorioak, irakaskuntza arautua emateko baimena dutenak.

Egun Euskadin, eskatutako baldintzak betetzen dituzten eta musika-irakaskuntzan ari diren 93 zentro daude: horietan 69, udal finantziazioa jasotzen duten musika eskolak dira; 3 titulartasun munizipala duten kontserbatorioak (Barakaldo, Leioa, eta Irungoak); eta gainerako 24 udal-finantziaziorik ez duten zentro pribatuak. 

2016-2017 ikasturte honetan, Euskadiko 36.701 ikasle ari dira musika ikasketak burutzen –ikasketa arautuak nahiz ez arautuak- 93 zentro horietan.

Gasteizko Jesus Guridi, Donostiako Francisco Escudero eta Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioak ezingo dira deialdi honen onuradun izan, ikastegi hauek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren kudeaketa zuzena baitute.

Diru-laguntza hauetarako eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko