Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoan 2016ko Lurrunezko Trenen zerbitzuaren azken zirkulazioak

2016.eko urriak 11

Igandean, urriaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoko 2016ko lurrunezko trenen ohiko zerbitzua bukatuko da. Ordura arte, Azpeitian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen Museoko bisitariek, beraien esku zerbitzu horren azken 10 zirkulazioak izango dituzte.

Aipatutako zirkulazioak, Azpeitiko Museoa eta Lasao artean, urriko ondorengo egunetan izango dira:

• Asteazkena 12: 12:30ean.
• Larunbata 15: 12:30ean eta 18:00etan.
• Igandea 16: 12:30ean.
• Larunbata 22: 12:30ean eta 18:00etan.
• Igandea 23: 12:30ean.
• Larunbata 29: 12:30ean eta 18:00etan.
• Igandea 30: 12:30ean.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengo hau da:

• Asteartetik ostiralera lanegunetan: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatak: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Horrez gain, aurten jardueren eskaintzan ondorengo ekimena dago “EGUN BATEZ SUGINA”: Azpeitia eta Lasao (Gipuzkoa) artean dagoen lurrunezko zerbitzuaren tren-makina baten kabinan bidaiatzeko aukera. Ekintza berri hau lurrunezko trenen 2016ko denboraldiko igande guztietan eskaintzen da. Esperientzia bakar honetan parte hartu ahal izateko, interesa duten pertsonek dagokion erreserba gutxienez aukeratutako eguna baino 72 ordu arinago burutu beharko dute, betiere posta elektronikoz ondorengo helbide honetara zuzenduta museoa@euskotren.eus. Behin erreserba baieztatuta, bidaiaren egunean prestakuntza eta beharrezko hornikuntza hartuko dute, une osoan zehar segurtasuna bermatzeko. Ondoren, makinariari eta suginari lagun diezaioke lurrenezko tren-makina martxan jartzeko beharrezko prestaketa guztiak burutzen duten bitartean, eta baita Azpeitia – Lasao ibilbidearen joan-etorriko bidaia osoan ere tren-makina horren kabinan joan ahal izango dira. Ekimen berezi honen prezioa 50 euro da. Egun bakoitzean bakarrik parte-hartzaile bat onartuko da.
Horrez gain, lurrunezko trenaren alokatzea hitzartzeko aukera ere badago.

Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko