Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Izaskun Iriartek lankidetza estuagoa eskatu die Akitaniako eta Euskadiko eta Nafarroako arkitektoei, herrialde mugakideen arteko harremanari dagokionean

2016.eko urriak 08
  • Biarritzeko 47. Arkitektura Biltzarra
  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuordeak nabarmendu ditu, horretarako, “Euroeskualdea edo Eurohiria bezalako erremintak, Akitania-Euskadi-Nafarroa unibertsitate sarea eta Akitania-Euskadi-Nafarroako arkitektoen Biltzar iraunkorra

Biarritz 16 10 08

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriartek ondoko proposamena egin du Biarritzen: “lankidetza estuagoa gauzatzea erakunde, eragile eta biztanleriaren artean lurralde mugakideen arteko interrelazioa sustatzeko, Euroeskualdea, Eurohiria eta Akitania-Euskadi-Nafarroa unibertsitate sarea bezalako erreminta aproposak erabiliz horretarako. Azkenak, noski, arkitektura eskolak eta Akitania-Euskadi-Nafarroako arkitektoen Biltzar iraunkorra hartzen ditu barne”.

Izaskun Iriartek Biarritzeko Bellevue Aretoan gaur amaituko den Arkitektura Biltzarrean esan duenez, “Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuan proposatu den lurralde-ereduaren oinarrietako bat izan da elkarrekiko erlazionaturiko lurraldea bihurtzea. Inplikaturiko alde guztiek ildo horri jarraiki lan egin behar dugu, elkarrekin, lurraldeari loturiko xede komun hori lortu ahal izateko lurraldeak, natura eta horietan bizi diren gizarteak ez baitira beren inguruarekin konektatuta bizi".

 

Lankidetza tailerra

Bruno Goyenetche arkitekto lapurtarrak koordinatu du Akitania-Euskadi-Nafarroaren arteko lankidetzari eskainitako tailerra, non Izaskun Iriarte sailburuordeak eta Fernando Uriondo zuzendariak aktiboki parte hartu duten ere.

 

Hona hemen beste partaide batzuk: Antxon Martinez-Salazar arkitekto donostiarra, Caroline Phillips Euskal Herria Garatzeko Kontseiluaren presidentea, Olga Irastorza «Bihartean» IEEE-ko (Bayonne-Pays Basque eta Gipuzkoako Merkataritza Bazkundea erakundeen mugaz gaindiko lankidetza) arduraduna, Jean-Luc Probst arkitektoa eta Unsfa-57-ko presidentea (Moselle), Matxalen Acasuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa eta Pablo Garcia Astrain.

 

Architectes, Pour qui ? Pour quoi ? Par l’appel de cette interrogation, le Congrès des Architectes 2016 propose de faire le point sur la diversité des pratiques professionnelles des architectes. C’est l’occasion de porter un intérêt particulier aux domaines d’interventions à développer par les architectes ou dans lesquels leur intervention devra être beaucoup plus présente: l’urbanisme et l’aménagement du territoire ainsi que la coopération transfrontalière, notamment comme un partenaire central dans développement durable de nos régions.

 

Le thème de atelier, « les architectes dans la coopération transfrontalière », se place en 2016 au cœur d’une triple actualité majeure pour les territoires :  avec la création de la nouvelle grande région Aquitaine « Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes » et de façon, presque simultanée, la mise en oeuvre de la Communauté « Pays Basque » (sous la forme d’un EPCI-Etablissement Public de Coopération Intercommunale) qui rassemblera pour la première fois de leur histoire les 158 communes basques des Pyrénées Atlantiques avec la fusion de toutes les communautés de communes existantes (arrêté préfectoral prévu fin mai 2016 et exercice de plein droit au 1er janvier 2017), ainsi que l’adhésion de la Communauté autonome de Navarre à l’Eurorégion « Aquitaine-Euskadi ». Ce sont forcément de nouveaux périmètres et de nouvelles possibilités offertes pour la coopération transfrontalière avec les territoires basques voisins des Communautés autonomes d’Euskadi et de Navarre.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bruno Goyenetche