Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskadiko sektore publikoan agiri elektronikoak eraginkortasunez eta modu seguruan kudeatzeko irizpideak argitaratu ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak

2016.eko urriak 10

•    Espediente elektronikoak benetakoak, fidagarriak eta eskuragarriak izatea bermatzen da, eta, aldi berean, berreskuratzea eta gordeta egotea ziurtatzen da.  
•    Administrazioa modernizatzeko emandako beste urrats bat da hau, eta herritarrekiko harremanetan papera pixkana baztertzeko hartutako konpromisoaren bidean aurrera egitea ahalbidetzen dio Eusko Jaurlaritzari.  

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) argitaratu du gaur “Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko agiri elektronikoak kudeatzeko politika onartzen duen" agindua. Xedea da irizpide batzuk ezartzea euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeek sortutako edo gordetako espediente elektronikoak kudeatzeko, eta, aldi berean, benetakoak, fidagarriak eta eskuragarriak izatea bermatzen da eta, gainera, berreskuratzea eta gordeta geratzea ziurtatzen da. Agindua honako erakundeei aplikatuko zaie:

-Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrari, administrazio orokorreko erakunde autonomoei eta administrazio orokorrari lotuta edo haren mende dauden zuzenbide publikoko gainerako erakundeei.
-Zuzenbide pribatuko erakunde publikoei eta Euskadiko sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeei, zuzenbide publikoaren pean jarduten dutenean.

Era horretara, Eusko Jaurlaritzak jarraitu egiten du Euskal Administrazio Publikoa modernizatzeko bidean arinagoa, eraginkorragoa eta efizienteagoa izan dadin, eta, aldi berean, herritarrekiko, enpresekiko eta gainerako erakunde publiko eta pribatuekiko harremanetan papera pixkana baztertzeko hartutako konpromisoa betetzen du. Hortaz, Euskal Administrazio Publikoan sartu edo sortuko diren agiriak digitalak izango dira, eta aurrez aurre artatzen diren pertsonek agiriak paperean entregatzen badituzte, agiri horiek hartzen dituzten erakundeek eskaneatu egingo dituzte eta tramitea egin duenari itzuliko diote papera.

AGIRIAK KUDEATZEKO PROZESUAK

Agiri elektronikoak tramitatzeko fase bakoitzerako irizpideen eta prozeduren zerrenda bat ezarri da testuan: agiriak sortzea, erregistratzea, atzitzea, banatzea, sailkatzea, deskribatzea, sartzea, kalifikatzea, gordetzea, transferitzea, garbitzea, digitalizatzea, baimentzea, paperean edo elektronikoa ez den beste edozein euskarritan dauden jatorrizko agiriak ordezkatzea kopia elektroniko baimenduekin eta haiek behin betiko ezabatzea.   

Euskal sektore publikoko langileek agiri eta espediente elektronikoak kudeatu eta gordetzeko prestakuntza espezifikoa jasoko dute, eta prestakuntza horretaz IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea arduratuko da. Prestakuntza-programa aldian behin ebaluatuko da eta ebaluazioaren emaitzen arabera doituko da.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek ebaluazioak eta auditoretzak egingo dituzte aldian behin, agiriak kudeatzeko prozesuak gaur onartu den aginduan ezarritakoari jarraituz egiten direla ziurtatzeko eta erakundearen errendimendua eta erabiltzaileen gogobetetze-maila hobetzeko.  
 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    Criterios para la gestión eficaz y segura de los documentos electrónicos en el sector público de Euskadi https://t.co/eLa3FoP6rB

  • @jerkoreka
    2016.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    EHAAk argitaratu du ere sektore publikoan agiri elektronikoak eraginkortasunez/modu seguruan kudeatzeko irizpideak https://t.co/ERvnzhICkU

  • @jerkoreka
    2016.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    El BOPV publica también los criterios para la gestión eficaz/segura de documentos electrónicos en el sector público https://t.co/ALeynX7sn9

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)