Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak iragarri du BPGren hazkunde-aurreikuspenak gorantz eguneratu direla, eta % 2,9koa izango da, zenbatetsitakoa baino lau hamarren gehiago

2016.eko urriak 06

Urkulluk, European Roundtable 2016 saioari hasiera eman diola Donostian, errefuxiatuen krisiari aurre egiteko politika bateratu baten alde azaldu da

Iñigo Urkullu lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak lagunduta, hasiera eman dio Konrad Adenauer Fundazioak Donostiako Londres Hotelean antolatutako “European Roundtable 2016” saioari.  Lehendakariak esan du gorantz eguneratu direla BPGren hazkunde-aurreikuspenak, eta ekitaldia ixtean % 2,9koa izango da, zenbatetsitakoa baino lau hamarren gehiago, eta datorren urtean, % 2,2ra irits liteke.  

Europako proiektuaren etorkizunari buruz hausnarketa egiteko lanerako foro honetan, lehendakariak gogoratu du Europa osoak bizi duen ezegonkortasun eta zalantza garai honetan euskal gizarteak egiaztatu duela gai dela ekonomiaren krisiari industriaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua eginez heltzeko.  

Urkulluk azpimarratu du hain zuzen ere helburu horrekin, krisiari aurre egiteko helburuarekin, alegia, egin dutela erakunde publikoek “egonkortasunaren, elkarrizketaren eta akordioaren” aldeko apustua. Alde horretatik, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak gorantz eguneratu dituela BPGren hazkunde-aurreikuspenak, eta ekitaldia ixtean % 2,9koa izango da, zenbatetsitakoa baino lau hamarren gehiago. Eta, gainera, datorren urtean % 2,2ra irits liteke.

Europa, beste hainbat arrazoiren artean, kanpoko gaietan duen ahuleziarengatik jasaten ari den krisi soziala, “inoiz ez bezalakoa”, ere aztertu du lehendakariak, eta planteatu du politika bateratu baten premia dagoela errefuxiatuen krisiari irtenbide bat emateko eta terrorismo integristari aurre egiteko, eta esan du egonkortasuna ekarriko duen eta Nazio Batuen Gutuneko eta nazioarteko zuzenbideko printzipioetan oinarrituko den politika behar duela izan.  

Bestalde, adierazi du Europak ikuspegi bateratua estatuen eta barruko mugen gainetik gidatuko duen “gune politiko berria” behar duela, bai eta aliantza bat ere bertako eta inguruko botereekin ere. “Gure parte-hartzea garrantzitsua da Europa justuagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko", erantsi du. 

European Roundtable 2016, Konrad Adenauer Fundazioak antolatutako ekimena da. Fundazio honen helburuetako bat Europaren etorkizunari buruzko hausnarketa eta  azterketa zabaltzea da. Wilhelm Hofmeister da bai Espainian zein Portugalen fundazioaren zuzendaria; gaur Donostiako lan bilera aurkeztu eta zuzendu du. Beste gaien artean, segurtasun eta kanpo politikaren inguruan Federica Mogherinik ekainan Europako Kontseiluan aurkeztutako estrategia izan da lan bileraren eta eztabaidaren hizpidea.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko urriak 06

    a por todas @iurkullu

  • ana
    2016.eko urriak 06

    me alegro @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)