Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ekonomia zirkularra: herri-lanetako ehun profesionalek hormigoi birziklatuen erabilera eta balorazioa aztertuko dute

2016.eko urriak 05
  • Bilboko Portuan, Ingurumen Sailak eta Ihobek antolatuta, Bilboko Portuko Agintaritzaren lankidetzarekin
  • Euskal Autonomia Erkidegoak urtean milioi bat tona hormigoizko agregakin prefabrikatu, mortero eta aurretik nahastutako hormigoi baino gehiago kontsumitzen du, kontsumoaren % 80, hain zuzen ere

 Herri-lanetan adituak diren ehun langilek agregakin siderurgikoak herri-lanetan erabiltzeak eskaintzen dituen aukerak aztertuko dituzte, Ekoeraginkortasunaren ostegunean/Ekostegunean; Bilboko Portuko instalazioetan egingo da, urriaren 6an, Ihobe sozietate publikoak Bilboko Portuko Agintaritzarekin lankidetzan antolatuta.  Bertaratuko direnek bisita tekniko bat egingo dute instalazioen barruan, lehen eskutik ezagutzeko entitate horrek material sekundario mota hori zer-nola erabiltzen duen dikeen eta harri-lubeta kuboen eraikuntzan.

«Hormigoi aurrenahasiak, prefabrikatuak eta morteroak bigarren mailako materialekin: agertoki berri bat Euskadin» da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ihobe sozietate publikoak antolatutako jardunaldiaren izenburua; bertan azalduko dituzte eraikuntzako eta eraisteko hondakinei eta altzairutegiko zepei balioa emateak duen garrantzia eta abantailak, Euskal Autonomia Erkidegoko «EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020» plangintzan aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

Sektoreko profesionalek azalduko dituzte agregakin siderurgikoa hormigoien egungo araudi erregulatzailearen arabera («Euskal Autonomia Erkidegoko agregakin siderurgikoen gida»-n jasoak) erabiltzeak eskaintzen dituen aukerak, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren beste tresna osagarri batzuk aztertu ere bai, material birziklatuak sektorean sartzea sustatzeko.  Gainera, «Eraikuntzan material birziklatuak sartzeko gida» aurkeztuko dute, material sekundarioen, hormigoien, prefabrikatuen eta morteroen salmenta eta berrerabilera errazteko, eta ohiko hondakin horien bizi-zikloaren azkentzea laguntzeko asmoz.

Jardunbide egokiak trukatzeko topaketa horretan, TECNALIA, Ecopavimentos Eguskiza, Hormor, Construcciones Lasuen eta antzeko euskal enpresek ere parte hartuko dute; haiek agregakin siderurgikoaren erabileran duten esperientzia azalduko dute. Haien aurkezpenaren ondoren, bertaratuek Punta Sollanako dikea eraikitzeko obretara bisita teknikoa egingo dute Bilboko Portuko Agintaritzaren instalazioen barruan; obra horretan mota horretako agregakinak erabili dituzte, baita harri-lubeta kuboak eraikitzean ere.

Jardunaldian, besteak beste, honako hauek parte hartuko dute: Joseba González, Ingurumen Saileko Hondakin Arriskutsuen Zerbitzuko burua; Miguel Ángel Bermúdez, Sustapen Ministerioko Hormigoiaren Batzorde Iraunkorraren kidea; eta Iñaki Susaeta, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Hondakinen Ataleko koordinatzailea.

Euskal Autonomia Erkidegoak urtean milioi bat tona hormigoizko agregakin prefabrikatu, mortero (batez ere, igeltserotzatik) eta aurretik nahastutako hormigoi baino gehiago kontsumitzen du, kontsumoaren % 80, hain zuzen ere.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @garraioEJGV
    2016.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    Economía circular: cien profesionales de la obra pública analizarán el uso y valorización de hormigones reciclados https://t.co/4TEZjKuBK9

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)