Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

“Saltillo” eskola-ontzia Santurtzin dago berriz ere, Arroxelako Grand Pavois azokan parte hartu eta gero euskal kostaldea eta kirol-portuak sustatuz

2016-10-05
  • Grand Pavois Organisations-eko presidente Alain Pochonek ontzian egin du azokaren azken balantzea

 

“Saltillo” UPV/EHUren eskola-ontzia gaur goizeko bederatzietan iritsi da Santurtziko kirol-kaian duen ohiko nasara, Arroxelako Grand Pavois azoka nautikora egin duen sustatze-bidaiari amaiera emanaz. Han, euskal kostaldea eta kirol-kaiak sustatu zituen. Bere arduradunak pozik daude lortutako emaitzarekin, bisitarien fluxua etengabea izan baita euskal turismo-eskaintzan zegoen interesaren eta ontziaren kokapenaren ondorioz, prentsa-aretotik eta VIP gunetik gertu, azkenak plato bilakatu baitu ontzia Europako telebista- eta irrati-kate askoren elkarrizketetarako.

 

“Esperientzia bikaina izan da -adierazi du EKP - Euskadiko Kirol Portuak-eko zuzendari Edurne Egañak-, eskifaiako kide guztiak, Mikel Lejarza kapitaina buru zela, erlazio publikoetako profesionalik onenak izan baitira”.

 

Arroxelako Grand Pavois azokaren 2016ko edizioak 100.000 m2-ko azalera zuen, 35 herrialdeko 800 erakusle, 750 ontzi ikusgai, horietako 300 ur gainean, eta 100 berritasun. 80.000 bisitari inguru hartu ditu.  Aurreko urteotan euskal kirol-portuek stand bakarra partekatu dute Grand Pavois azokan, Akitaniako beren baliokideekin. Aurten baina, Frantziako eskualdeen administrazio-egoera berria zela eta, Euskaquitainek ez du parte hartzerik izan.

 

Haren ordez, Saltillo eskola-ontziak euskal kirol-portuak eta jarduera nautikoak ordezkatu ditu. “Ontziaren kokapena ezin hobea zen, 6. pantalanaren amaieran eta ur gainean ikusgai zeuden ontzien sarrera-bidearen ondoan eta, ondorioz, geldialdi saihetsezina izan da bisitarientzat. Prentsa-aretoa eta VIP gunea ontziaren ondoan zeuden ere. Bela-ontzia azokako toki guztietatik ikus zitekeen”, azaldu du Egañak.

 

Ontzia asteartean iritsi zen, diagonalean porturatu zuten bi pantalanen artean bere ikusgarritasuna areagotzeko eta, ondoren, pantalan ezberdinak jarri ziren bere inguruan bisitarien irisgarritasuna bermatzeko. Ontzia apaintzeko, Itsasoko Seinaleen Nazioarteko Kodea eta Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU eta EKP-ko banderatxoak eseki ziren. Basque Country, EJ y EKP-eko logotipoak zeramatzan oihal bat jarri zen ere, eskifaia eta bisitariak euritik eta eguzkitik babesteko. Azkenik, bisitak egiteko ordutegia ezarri zen (10:00h-13:00h eta 15:00h-19:00h).

 

Komunikabideek Frantziako nautismoaren pertsona garrantzitsuenei egin zizkieten elkarrizketa gehienak Saltillon egin ziren ere. Horietako azkena Grand Pavois Organisations-eko presidente Alain Pochoni egindakoa izan zen, azokaren azken balantzea egiteko.

 

Ontzian Basque Tourrek euskal kostaldeari buruz eta Euskal Herrian egin daitezkeen jarduera nautikoei buruz egin dituen liburuxkak eta jarduera horiek garatzen dituzten enpresen eta kirol-portuen direktorioa zeuden eskuragarri. Halaber, euskal portuek Kantabria, Asturias eta Galiziako beren baliokideekin batera aurten abiarazi duten Bela-ontzi bidezko Done Jakue Bidea ekimenaren liburuxkak har zitezkeen ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Edurne Egaña, Mikel Lejarza