Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Datorren larunbatean Azpeitian Burdinbidearen Euskal Museoaren XXII. Urtemuga ospatzen da

2016.eko urriak 05

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren larunbatean, urriaren 8an, zirkulazioan 5 tren historiko jarriko ditu (lurrunezkoa eta diesela), museoaren XXII. Urtemugaren oroitzapen ospakizuna dela eta. “González” eskalara egindako lurrunezko tren-makinaren erakusketa ere egongo da eta Azpeitian (Gipuzkoa) Museoaren trenbidetik “Espinal” lurrunezko tren-makina eta “Bedford” lurrunezko Garabia ibiliko dira.

Larunbateko zerbitzu bereziaren 5 tren historikoak ondorengo irteera ordua izango dute, Museotik (Azpeitia) Lasaora:

• 11:00etan: Portugaleko Trenbideetako “Allan” diesel automotorea (1953. urtea).
• 12:00etan: Elgoibartik Donostiara doan Trenbideko (1898) “Aurrera” lurrunezko tren-makina.
• 13:00ean: Zornotzatik Gernikara doan Trenbideko (1888) “Zugastieta” lurrunezko tren-makina.
• 17:00etan: Euskal-Asturiar Trenbideko (1965) “Alsthom” diesel tren-makina.
• 18:00etan: Portugaleko Trenbideetako (1913) “Portugal” lurrunezko tren-makina.

Horrez gain, museoko trenbideetan Espinal lurrunezko Tren-makina ibiliko da, Orconerako meatzaritzako Trenbidea (1887) eta Babcock & Wilcox-eko (1920) Bedford lurrunezko Garabia.

Beste alde batetik, “González” lurrunezko Tren-makinarekin erakusketa bat egongo da, eskuz egindako eskalara tren-makina 1925 eta 1936 urteen artean eta, ziur asko, penintsulan bere motatako zaharrena.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengo hau da:

• Asteartetik larunbatera lanegunak: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatak: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.


Zerbitzua urriaren 7ko, ostirala, eta urriaren 9ko, igandea

Datorren asteburuan urriaren 7an, ostiralean, eta urriaren 9an, igandean, zirkulazioak ere egongo dira. Egun bietan, trenak 12:30ean Azpeitiko Museotik irtengo dira.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Horrez gain, aurten jardueren eskaintzan ondorengo ekimena dago “EGUN BATEZ SUGINA”: Azpeitia eta Lasao (Gipuzkoa) artean dagoen lurrunezko zerbitzuaren tren-makina baten kabinan bidaiatzeko aukera. Ekintza berri hau lurrunezko trenen 2016ko denboraldiko igande guztietan eskaintzen da. Esperientzia bakar honetan parte hartu ahal izateko, interesa duten pertsonek dagokion erreserba gutxienez aukeratutako eguna baino 72 ordu arinago burutu beharko dute, betiere posta elektronikoz ondorengo helbide honetara zuzenduta museoa@euskotren.eus. Behin erreserba baieztatuta, bidaiaren egunean prestakuntza eta beharrezko hornikuntza hartuko dute, une osoan zehar segurtasuna bermatzeko. Ondoren, makinariari eta suginari lagun diezaioke lurrenezko tren-makina martxan jartzeko beharrezko prestaketa guztiak burutzen duten bitartean, eta baita Azpeitia – Lasao ibilbidearen joan-etorriko bidaia osoan ere tren-makina horren kabinan joan ahal izango dira. Ekimen berezi honen prezioa 50 euro da. Egun bakoitzean bakarrik parte-hartzaile bat onartuko da.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko