Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eraikinen energia-efizientziako 65.000 ziurtagiri baino gehiago erregistratu dira Euskadin

2016-10-05

Erregistroa 2013an jarri zen abian

  • Energia-efizientziako ziurtagiria nahitaezkoa da higiezin, lokal eta eraikinekin edozein transakzio, erosketa, salmenta edo alokairu gauzatzeko.
  • Eusko Jaurlaritzak aurreikusi duenez, zigorrak jartzen hasiko da erabakiak hartzean erabiltzaileek informazio baliagarri hori jasotzeko duten eskubidearen aurka doazen arau-hausteetarako.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Euskadiko Higiezinen Jabetzako Agentziekin elkarlanean Hernaniko Orona Fundazioaren Auditoriumean antolatutako jardunaldira 70 pertsonatik gora bertaratu ziren, eta gai horri buruzko adituek aztertu zuten ziurtatze mota horrek zer erronkari heldu behar dien higiezinen erabakiak hartzean garrantzizko informazioa izaten jarraitzeko.

Energia-efizientziako ziurtagiria nahitaezko informazioa da higiezinak salerosteko edo errentan jartzeko, 2013ko ekainaz geroztik egindako kontratuetan. Erabiltzaileek gogoko duten higiezinaren energia-portaeraren berri izateko eskubidea dute, eta, horri esker, energia-fakturen alorreko kargak etorkizunera proiektatzeko aukera izango dute. Europako zuzentarauak betez, 2013. urtean Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ziurtagirien erregistroa jarri zuen abian, eta dagoeneko higiezinen 65.000 ziurtagiri baino gehiago erregistratu dira bertan, etxebizitzak, eraikinak eta lokalak barne.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren Energia eta Meategien zuzendari Aitor Oregi jaunak jardunaldiaren esparruan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak bermatu nahi du higiezinen energia-informazioa etorkizuneko erosle edo maizterren esku jartzea, eta horregatik eskatuko du egiten diren higiezinen transakzio guztien ziurtapena, eta transakzio horiekin zerikusia duten eragileen arau-hausteak zigortzen hasiko da, beste neurri batzuekin batera.

6 iruzkin
  • @IngurumenEJGV
    2016-10-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Energia Eraikinen energia-efizientziako 65.000 ziurtagiri baino gehiago erregistratu dira Euskadin ➡ https://t.co/ysehANAfR8

  • @mikel_uriguen
    2016-10-05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Energia Eraikinen energia-efizientziako 65.000 ziurtagiri baino gehiago erregistratu dira Euskadin ➡ https://t.co/ysehANAfR8

  • @AzalgorriBilbao
    2016-10-05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Energia Eraikinen energia-efizientziako 65.000 ziurtagiri baino gehiago erregistratu dira Euskadin ➡ https://t.co/4t8Vo6E0ca

  • @mikel_uriguen
    2016-10-05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Energia Eraikinen energia-efizientziako 65.000 ziurtagiri baino gehiago erregistratu dira Euskadin ➡ https://t.co/4t8Vo6E0ca

  • @ConsejeroD7
    2016-10-05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Energia Eraikinen energia-efizientziako 65.000 ziurtagiri baino gehiago erregistratu dira Euskadin ➡ https://t.co/4t8Vo6E0ca

  • @Gob_eus
    2016-10-05

    Comentario de Twitter:
    #Energia Eraikinen energia-efizientziako 65.000 ziurtagiri baino gehiago erregistratu dira Euskadin ➡ https://t.co/4t8Vo6E0ca

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)