Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria lehenengo Eusko Jaurlaritzari buruzko liburuaren aurkezpenean izan da

2016.eko urriak 05

José Antonio Aguirre lehendakaria buru izan zuen Exekutiboa eratu zenetik 80 urte betetzen direla eta gaur aurkeztu den El primer Gobierno Vasco en Bilbao 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca liburuaren aurkezpenean izan da Iñigo Urkullu lehendakaria.   Ekitaldia Bilboko Carlton Hotelan egin da, lehenengo Jaurlaritzaren egoitzan, eta bertan izan dira Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia ere.  

Lehendakariak azpimarratu du lehenengo Exekutibo hura gizarte-eskubideak eta pertsonekiko ardura lehenesten zituen programarekin konprometitutako gobernua izan zela, eta ezberdinen arteko akordioa izan zuela oinarri “denboran irauteko”. “Gobernu hura begirada etorkizunean jarrita eratu zen, herriaren eraikuntza martxan jartzeko ikuspegi estrategikoarekin” ziurtatu du.

Lehenengo euskal Exekutiboaren ideiei jarraituz –halaxe esan du–, estatuen egungo Europa gainditzea planteatzen du Urkulluk, herrien aniztasuna aitortuko duen “nazioen federazio” baterantz jotzeko. Alde horretatik, “euskal autogobernuaren itun izaera” hura eguneratzearen aldeko apustua egiten duela esan du, euskal gizartearen baitan akordio integratzailea lortzea eta Estatuarekin itun bat egitea jasoko dituena.

Liburuaren aurkezpenean izan dira, aipatutakoez gainera, Bilboko alkate Juan Mari Aburto, José Antonio Ardanza lehendakaria, Bilbao 700 Fundazioaren zuzendari Josune Ariztondo eta 1936ko urriaren 7an eratu zen lehenengo Eusko Jaurlaritzako kideen senitartekoak. 

Bilbogileak-Memoria de Bilbao‘ liburu sail berriaren lehenengo liburua da El primer Gobierno vasco. 1936-1937. En pie sobre la tierra vasca’. Sail horren xedea Bilbori lotutako eta historian itzala utzi zuten gizon eta emakumeen nortasuna eta lana gogora ekartzea da. Liburuak José Antonio Agirre eta lehenengo euskal Exekutiboak bizitako garai historiko garrantzitsu haren narrazioa egiten du. Autoreak Leyre Arrieta, Eider Landaberea, Miren Barandiaran, Iñaki Goiogana, Asier Madarieta eta José Antonio Rodríguez dira. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko urriak 06

    pues me alegro tanto este domingo es el dia de todos los valencianos dia 9 de octubre es cuando el rey JAIME el CONQUISTADOR entro A VALENCIA triunfal por eso hacen los moros y cristianos ,para mi es unos de los mas importantes de las fiestas . tributo a la bandera valenciana la SENYERA recepcion de los invitados los premios de este dia señalado prcesion civica a las 12h y por la tarde la entrada lo que te he dicho antes espero ir @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)