Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Udalak 500 lanpostu baino gehiago sortuko duen Bilbao 2016 Enplegu Plana aurkeztu dute

2016.eko urriak 05

“Bilbao 2016 Enplegu Planak" hiru erronka nagusi hauei erantzuna emateko helburua du: jarduera ekonomikoa sortzea, enplegurako aukera berriak sortzeko prozesua bultzatzea eta kohesio- eta ongizate-politikak sustatzea. Gaur bertan aurkeztu dute ekimen hau Bizkaiko hiriburuko alkatea den Juan Mari Aburtok eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua den Ángel Toñak. Ekimena hiriko udalak eta Eusko Jaurlaritzak partekatzen duten estrategiaren barruan kokatzen da, eta bere helburu nagusia lan-merkatua suspertuko duten eta kontratazioari mesede egingo dioten programa eta esku-hartzeak martxan jartzea da, egoera zaurgarrienean dauden kolektiboei arreta berezia jarriz.

Horrenbestez, “2016 Enplegu Plana”, batetik, erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da, eta, bestetik, enpresa pribatuekin, laneratzeko enpresekin, enpleguko zentro bereziekin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekin egindako elkarlanaren fruitua da.  Alkatearen esanetan: “Ezaugarri hauetako proiektu bat sustatzeko bide bakarra elkarrekin egindako apustua da, horri esker ahalegin eta gogoak batzen baitira lan-merkatua aktibatzeko”. Hori guztia Bilboko Udalaren Gobernu Plana betez, zeinak bere lehen jarduketa-ardatzean zehazten duen enpleguaren gaineko zuzeneko ekintzen programak bultzatuko direla, bereziki gazteenen eta lan-merkatuan txertatzeko zailtasun gehien dituztenen artean.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen iritziz: “Erakundeek eta enpresek elkarlanean jarraitu behar dugu, gure hiriko ekonomia sustatzeko eta enplegu gehiago sortzeko. Hori da gure erronka eta ahalegin nagusia”.  

Bestalde, Angel Toña sailburuak tokiko enplegu planen garrantzia nabarmendu du. Aurten Euskal Autonomia Erkidego osoan guztira 21 milioi euro bideratu dira horretara. “Guk ulertzen dugunaren arabera –adierazi du– aukera produktibo berriak antzemateko lekurik aproposena tokiko eremua da.Azken finean, enplegu-politikaren tokiko dimentsioa indartu nahi dugu”.

(*) Hemen irakurri dezakezu oharra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea